Açarias, Osaiasen semeac, eta Johanan Careeren semeac, eta guiçon hantustedun guciec erran çuten, Jeremiasi minçatuz: Gueçurra dioc; ez hau gure Jainco Jaunac bidali erratera: Eguipton ez sar han egoteco gogoz.
Guiçonac, emaztequiac, haurrac, erregueren alabac, eta Nabuçardanec soldadoen buruçaguiac Godoliasequin, Ahicamen seme Saphanen arresemearequin, utzi cituenac, eta Jeremias profeta, eta Baruc Neriasen semea;
Escuan har çatzu harri handi batzu eta gorde çatzu adrailuzco harrasiaren azpian den bobedan, Faraonen jaureguico athean, Taphnisen, Judu-guiçonec ikusten dutelaric;
Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non hartuco dudan Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta igorrico dut; eta gorde ditudan harri horien gainean eçarrico dut haren tronua, eta harec harri horien gainean eçarrico du bere jarlekua.
Sua biztuco du Eguiptoco jaincoen temploetan, eta erreco ditu, eta jaincoac eramanen ditu gathibu; eta Eguiptoco lurra erabilico du, arçainac bere capa soinean beçala; eta baquean ilkico da hemendic.