Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ikusten duçue çuec Jerusalemeren gainera eta Judaco hiri gucien gainera jautsaraci dudan çorigaitz hau gucia; eta hara egun non dauden mortu, eta egoiliar bat ez da hequietan;
Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco.
Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala.
Eta orai dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Certaco eguiten duçue gaizqui handi hau çuen buruen contra, xahuarazteco Judaren erditic çuetaricaco guiçon, emaztequi, haur eta bulharrean dena, eta çuetaric ez dadien gueldi ondar bat ere;
Egun huntaraino nihor ez da garbituric; eta ez dire beldurtu, eta ez dire ibili Jaunaren leguean, eta çuen aitzinean eta çuen arbasoen aitzinean eman ditudan ene manamenduetan.
Eta hartuco ditut Judaco ondarrac, beren beguitharteac itzuli dituztenac Eguiptoco lurrean sarceco eta han egoteco, eta oro Eguiptoco lurrean xahutuac içanen dire; ezpataren eta gosetearen azpian erorico dire, eta ttipienetic handieneraino xahutuac; ezpatatic eta gosetetic hilen dire, eta içanen dire burhotan, eta sendagailetan, eta madaricionetan, eta laidotan.
Eta Eguiptoco lurrera egotera dihoacinetaric nihor ez da itzurico, eta Judu-ondarretaric bat ez da gueldituco, ez-eta itzulico Judaco lurrera, ceinaren alderat alchatzen baitire hequien arimac, han egoteco irritsez: ez da itzulico ihes eguiten duena baicic.
Bada, guiçonec, ceinec baitzaquiten hequien emazteec sacrificatzen çutela jainco arrotzei, eta emaztequi guciec, ceinetaric han molço handi bat baitzen, eta Phaturesen Eguiptoco lurrean egoten cirenen populuac, oroc ihardetsi çaroten Jeremias, ciotelaric:
Bainan betheco dugu gure ahotic ilkico den hitza, ceruco erreguinari sacrificioen eta libacioneen eguiteco, guc eta gure aitec, gure erregueec eta buruçaguiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan eguin içan dugun beçala; eta orduan asetzen guinen oguiz, eta oro ongui helcen citaizquigun, eta ez guinduen ikusi çorigaitza.
Eta baldin sacrificioac eta libacioneac ceruco erreguinari escaincen badiozcagu, gure senharren nahia gabe eguiten othe ditugu ophilac haren ohoratzeco, eta libacioneac hari escainceco?
Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan, çuec, eta çuen aitec, çuen erregue eta buruçaguiec, eta lurreco populuac escaini sacrificioez ez othe da orhoitu Jauna, eta ez othe çaizquio bihotzaren gainera igan?
Eta Jaunac etzeçaqueen guehiago iharduc çuen lehien tzartasuna gatic, eta eguiten cintuzten hatsgarriquerien gatic; eta çuen lurra arthiquia içan da desmasietara, gucien lazgarri eta madaricagarri, holetan non ez baita han nihor egoten, egun huntan den beçala.
Ceren jaincomoldeei duçuen sacrificatu, Jaunaren contra bekatu eguin; Jaunaren minçoa ez ençun, eta etzareten haren legue, manamendu eta erabaquietan ibili; horien gatic guerthatu çaizquitzue ondico hauquiec, egun huntan den beçala.
Horren gatic adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec: Huna non cin eguin dudan nic ene icen handiaz, dio Jaunac, Eguiptoco lur gucian ene icena ez dela guehiago deithua içanen cein-nahi guiçon Juduren ahotic, erranez: Bici bedi Jainco Jauna!
Huna non hequien gainera atzarria egonen naicen ni gaizquico eta ez oneco; eta Eguiptoco lurrean diren Judu-guiçonac oro xahutuac içanen dire ezpataz eta goseteaz, arras xahu ditecen arteo.
Eta ezpatari itzurico diren guiçon bakarrac, Eguiptoco lurretic bihurturen dire Judaco lurrera; eta Eguiptoco lurrera, han egoteco gogoz sarthu diren Judaco ondar guciec jaquinen dute noren hitza den betheco, ala enea, ala hequiena.
Eta hau içanen duçue eçagutzari, dio Jaunac, çuen gainean ikarturen naicela toqui huntan, jaquin deçaçuen ene hitzac eguiazqui betheco direla çuen çorigaitzetan.
Hau dio Jaunac: Huna non arthiquico dudan Faraon Efree, Eguiptoco erregue bere etsaien escuetara, eta haren biciaren ondoan dabilçanen escura; Sedecias, Judaco erregue, arthiqui dudan beçala bere etsai Nabucodonosor, Babilonaco erregueren escura, ceinac bilhatzen baitzuen haren bicia.