Eguiptoaren gainean, Faraon Necao Eguiptoco erregueren armadaren contra, Necao baitzen Ufrataco ur-heguian, Carcamisen, eta Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec jo baitzuen, Judaco erregue, Joaquin, Josiasen semearen laugarren urthean:
Bainan cer! Ikusten ditut ikaratuac, eta guibelaz itzulcean, hequietaric hazcarrenac hilac; herresacan ihes eguin dute eta ez dute guibelerat beguiratu; alde orotaric icialdura, dio Jaunac.
Egun hau ordean armadetaco Jainco Jaunaren eguna da, aspercundeco eguna, bere etsaietaric aspercunde harcecoa; ezpatac iretsico ditu, aseco eta hordituco da hequien odolez; ecen armadetaco Jainco Jaunaren bitima ipharraldeco lurrean da, Ufrataco ur-heguian.
Eremoçue Eguiptoari berria, adiaraz çaçue Magdalon, eta ençunaraz Memphisen eta Faphnisen eta erraçue: Ilki hadi eta buruz jar, ceren ezpatac iretsi baititu hire inguruan oro.
Murruca eragotzi ditu; guiçona erori da bere lagunaren aldean, eta erran dute: Jaiqui, eta bihur gaitecen gure herritarretara, gure sort-lekura, usoaren ezpataren aitzinetic.
Ala ni! (Dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena), Nabucodonosor ethorriren dela Thabor iduri mendien artean, Carmel itsasoaren aitzinean beçala.
Haren sariçaleac ere, haren erdian çatzanac, aratche guicenduac beçala bilhacatu dira; batean ihes eguin dute; buru ecin eguin dute; ceren ethorri baita hequien hilceco, hequien ikarpeneco eguna.
Armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac erran du: Nic ikarturen ditut Alexandriaco biahorea, eta Faraon, eta Eguiptoa, eta haren jaincoac, eta haren erregueac, Faraon eta haren gainean sinheste daducatenac.
Eta arthiquiren ditut hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara, Babilonaco erregue Nabucodonosorren eta haren cerbitzarien escuetara; eta guero Eguiptoa egoiliarrez betheco da beihalaco egunetan beçala, dio Jaunac.
Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici; eta çu, Israel, ez lotsa; ecen huna non atheratuco çaitudan urrungo toquitaric, eta erakarriren ditudan çure umeac beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzulico da, eta phausatuco, eta onduz goanen da; eta nihor ez da içanen hura icituco duenic.
Eta çu, Jacob, ene cerbitzaria, ez ici, dio Jaunac; ceren çurequin bainaiz ni, ceren nic xahutuco baititut populu guciac, ceinetara iraici baitzaitut: çu aldiz, etzaitut xahutuco, bainan çucenqui açurriaturen çaitut, eta garbi bacine beçala guphidetsi gabe.