Moabi hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çorigaitz Naboren gainean, ceren larrutua eta ahalquetara arthiquia baita! Hartua da Cariathaim; ahalquetan da hiri hazcarra, eta ikaratu da.
Hefebonez ez da guehiago Moaben keric içanen. Etsaiec asmu eguin dute haren gaitzetan: Çatozte, cioten, xahu deçagun populuen erditic. Ixilic beharco çare beraz guelditu, eta ezpata jarraiquiren çaitzu ondotic.
Ceren çure sinhestea duçun iduqui çure hazcargailu eta aberastasunetan, çu ere hartua içanen çare; eta Camos goanen da atze-herrira; eta batean haren apheçac eta aitzindariac.
Eta harrapacaria hiri orotara da ethorriren, eta hiri bat bakarra ez da itzuriren; eta haranac galduco eta celhaiac xahutuco dire; ecen Jaunac erran du.
Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina.
Aria hortaz, huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta igorrico diozcat gorgoila xuxençaileac eta antolatzaileac; eta lurrerat arthiquico dute, eta hustuco dituzte haren unciac, eta gorgoilac xehacatuco.
Goçacari emoçue, haren ingurutan çareten guciec; eta haren icena daquiçuen guciec erraçue: Nola haute da horren cigor hazcarra, horren makila lelo handicoa?
Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac.
Hordiaraz çaçue hura, ceren Jaunaren contra jaiqui den; eta Moabec çainhartaturen du escua bere goiti eguinaren gainean, eta bere gucien irrigarri içanen da.
Ecen hire irrigarri erabili duc Israel, ohoinen artean atzeman bahu beçala; eta haren contra atheratu ditucan elheen ariaz, gathibu içanen haiz eramana.
Nic badaquizquit haren keac, dio Jaunac; eta haren indarra ez dela hequien araberacoa, eta haren ahala xit-tzen çuten gauçac eguin beharrez erabili dituela asco borroca.
Hefebondic deihadarra aditu da Elealera eta Jafaraino; beren marrasca ençunaraci dute Segordic Oronaimera, hirur urthetaco migac beçala; Nemrimgo urac ere tzartuco dire.
Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.
Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.
Carioth hartua da, hartuac dire haren hazcargailuac; eta egun hartan Moabeco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiaren bihotza iduri.
Beldurrac ihes igorrico duena, cilhora da erorico; eta cilhotic ilkico dena, artean içanen da atzemana; ecen Moaben gainera erakarrico dut haren ikarpeneco urthea, dio Jaunac.
Artetic ihes cihoacenac, Hefebonen itzalean dire baratu; bainan sua da ilki Hefebondic, eta garra Sehonen erditic; eta iretsi ditu Moaben çathi bat eta haren ume harramanz eguileetaric lehembicicoac.