Amonen semeençat. Hau dio Jaunac: Israelec ez othe du haurric? ez othe du ondoreric? Cergatic beraz Melcom jabetu da Gadez, ondorego batez beçala, eta jarri da haren populua Gaden hirietan?
Aria hortaz, dio Jaunac, ethorrico dire egunac, eta Amonen semeen Errabathen gainera adiaracico dut guduetaco harramança, eta tarrapata hartan urratua içanen da, eta haren alabac suan erreac içanen dire, eta Israel nausituco da oraico bere nausiei, dio Jaunac.
Certaco hindabilan handiric hire haranetan? Urthu dun hire harana, nescatcha mimbera, hire aberastasunetan fida hincena, erraten huelaric: Nor niri hurbil?
Huna non icialdura jautsaraciren dudan hire gainera, hire inguruan dioen gucien ganic, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta bat bercearen ganic oro barraiatuac içanen çarete, eta ez da içanen ihesliarren bilarazteco nihor.
Idumearençat. Hau dio armadetaco Jaunac: Çuhurciaric Themanen ez othe da guehiago? Conseilua galdu da hango semeetaric, alfer bilhacatu da hequien çuhurcia.
Nic ordean aguerian eçarri dut Esau; gordeac cituenac aguertu ditut, eta ecin itzaliren ditu; larrutuac dire haren umeac, haren anaiac eta hauçoac, eta bera ez da guehiago içanen.
Ecen hau dio Jaunac: Huna non uhertasuneco uncitic edatera juiatuac etzirenec, hartaric edanen duten nasai; eta hi, garbi bahinz beçala, utzia içanen othe haiz? ez haiz hobengabea beçala gueldituco, bainan edanen dun hazcarqui;
Ecen ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, Bofra mortu eta eremu içanen dela, laidotan eta madaricionetan; eta behin-bethico mortu içanen dire hango hiri guciac.
Hire burgoiqueria eta hampurustasunac çoratu haute, har-cilhoetan hagoena, eta eguinahalac badabilzcac munho gainaren ardiesteco; alcha baheça ere arranoac beçala hire ohancea, ken neçaquec handic, dio Jaunac.
Eragotzia içanen da Sodoma, Gomorha eta hequien inguruco hiriac beçala, dio Jaunac; ez du guiçonac han eguinen bere egoitza, eta ez da guiçasemeric han egonen denic.
Huna non etsaia içanen den lehoina iduri, Jordane-muthiritic leku eder eta hazcarraren contra; ecen batbatean jauçaracico dut haren gainera; eta cein da guerlari hauta buruz igorrico diodana? Ecic cein da ene iduricoric? eta norc jasanen du ene oldarra? eta cein da ene beguitharteari ihardetsico dioen arçain hura?
Aria hortaz adi çatzue Jaunac Edomen contra atheratu duen asmua, eta Themandarren contra eguin dituen gogoetac: Ala! Osteco xumeenec ihes igorrico, eta xahuco dituztela berac eta beren egoitzac.
Huna non etsaia igaitera dohan arranoa iduri, hegaldatuco da eta bere hegalac Bofraren gainean hedatuco ditu; eta egun hartan Idumeaco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiarena iduri.
Cedarrençat eta Asorgo erresumençat, ceinac jo baititu Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec. Hau dio Jaunac: Jaiqui eta igan çaitezte Cedarrera, eta larru çatzue iguzqui-aldeco umeac.
Harturen diozcate beren olhac eta arthaldeac; eramanen dituzte berençat hequien larru-olhac, eta pusca guciac, eta cameluac, eta inguruan hequien gainera deithuco dute icialdura.
Ihes! Laster eguiçue, leceetan gorde çaitezte, Asortarrac, dio Jaunac; ecen Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, çuen contra asmu eguin du, çuen contraco xedeac burutan hartuac ditu.
Hurapariaren pusca içanen dire hequien camelu eta abere-elemeniac; eta haice gucietara barraiaturen ditut buru murritz horiec, eta beren muga gucietaric jauçaraciren diotet herioa gainera, dio Jaunac.
Eta Asor içanen da erainsugueen egoitza, mortu içanen da bethi gucico; han ez da guiçonic gueldituren, eta guiçasemeric ez da han egotera ethorrico denic.
Lau haiceac ceruco lau izquinetaric erakarrico ditut Elamen contra, eta haiçatuco ditut haice gucietara, eta jendaiaric ez da içanen ceinetara helduco ez baitire Elamgo ihesliarrac.
Ikaran eçarrico dut Elam bere etsaien aitzinean eta Elamdarren biciac bilhatzen dituztenen aitzinean; eta hequien gainera jautsaracico dut çorigaitza, ene hasarrearen hatsa, dio Jaunac, eta hequien ondotic igorrico dut ezpata, oro xahu detzadan arteo.