Eta Babilonara igorrico ditut bahatzaileac; eta bahatuco dute hura eta xahutuco dute haren lurra, ceren alde orotaric gainera ethorrico baitzaizco bere atsecabetaco egunean.
Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz.
Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina.
Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino.
Çorrotz gueciac, bethe gueci-unciac: Jaunac eraiqui du Mediarren erregueen izpiritua; haren gogoa Babilonaren contra jarri da, haren galceco; ecen Jaunaren aspercundea dabila, temploaren gaticaco aspercundea.
Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac.
Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean.
Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.
Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan.
Eta çutaz çathicatuco ditut guiçona eta emaztequia; eta çutaz çathicatuco ditut guiçon-çaharra eta haurra; eta çutaz çathicatuco ditut muthila eta nescatcha;
Eta çutaz xehacatuco ditut arçaina eta haren arthaldea; eta çutaz xehacatuco ditut laboraria eta haren uztarrico idiac; eta çutaz xehacatuco ditut buruçaguiac eta cargudunac.
Huna heldu natzaicala mendi içurri-emailea, lur gucia içurriztatzen ducana, dio Jaunac; eta hedatuco diat hire gainera ene escua, eta jauçaracico haut harcadien artetic, eta hitaric eguinen diat erretzen hari den mendi bat.
Lurraren gainean heda çaçue bandera, jendaietan durrundaraz çaçue turuta; Babilonaren contra sainduets çatzue populuac; deith çatzue haren contra Ararateco, Menico eta Ascenececo erregueac; haren contra bil çaçue Taphsar, erakar çatzue çaldiac, bruco eztendunac beçala.
Eta lurra laztuco eta ikaratuco da, ceren Jaunaren gogoa atzarria baita Babilonaren contra, eçarcecotzat Babilonaco lurra mortu eta ecin-egonezco leku bat.
Babilonaco hazcarrec utzi dute gudua, hazcargailuetan daude; ahuldua da hequien indarra, eta emaztequien idurico eguin dire; erreac dire hequien olhac; hequien habeac crascatuac dira.
Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Babilonaco alaba larrain bat beçala da; huna haren oincatzeco ordua; oraino aphur bat, eta haren uztatzeco eguna heldu da.
Hargatic hau dio Jaunac: Huna nic emanen diodala çure çucenari bere bidea, nic atheratuco dut aspercunde çuretzat; eta mortu eguinen dut haren itsasoa eta agortuco ditut haren urac.
Lazgarri eguin dira hango hiriac, nihor ecin-egonezco toqui eta mortu hango lurra, lur-egoiliarric gabe egonen dena, eta ceintan gaindi guiçasemeric ez baita iraganen.
Eta Babilonan ikarturen dut Bel, eta iretsi çuena atheratuco diot ahotic, eta ez dire guehiago alde orotaric haren gana jendaiac ethorrico, ecen lehertuco dire Babilonaco harrasiac.
Eta çuen bihotzac amorric eguin ez beça, eta ez lotsa lurrean adituco den haroaz; urthe batez içanen da haro bat, berce urthean berce haro bat; gaixtaqueria lurraren gainean içanen da, nausia nausiaren gainean.
Hargatic huna non heldu diren egunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac; eta hango lur gucia nahasturan içanen da, eta hango umeac hilac erorico dire haren erdian.
Eta ceru-lurrec, eta hequietan diren guciec laudoriozco cantuac atheratuco dituzte Babilonaren gainean, ceren ipharretic ethorrico çaizcon larrutzaileac, dio Jaunac.
Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac.
Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa;
Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria.
Eta hordituren ditut hartaco buruçagui, çuhur, aitzindari, cargudun eta hazcarrac, eta lokarturen dire bethico loaz, eta ez dire iratzariren dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena.
Hau dio armadetaco Jaunac: Babilonaco harrasi çabal hori azpitic eragotzia, eta horgo athe gorac suz erreac, eta populuen eta jendaien lanac ezdeusetara ekarriac içanen dire, eta sunsituren dire.
Jeremiasec liburu batean iscribatu cituen Babilonaren gainera ethorcecoac ciren çorigaitz guciac, Babilonaren contra iscribatuac diren solas hauquiec oro.