Hogoi eta bat urthetaco guiçon-gaztea cen Sedecias, erreguinatzen hasi cenean; eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, deitzen cen Amital.
Hargatic cen Jaunaren hasarrea Jerusalemeren eta Judaren gainean, iraici cituen arteo bere aitzinetic; eta Sedecias guibelatu cen Babilonaco erregueren ganic.
Bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, bera eta bere armada gucia, ethorri ciren Jerusalemeren contra; sethiatu çuten, eta inguruan hazcargailuac alchatu cituzten haren contra.
Caldearren armada berriz, erregueri ondotic jarraiqui citzaion; eta Jericoco ondoan den mortuan atzeman çuten Sedecias; eta haren lagun guciec ihes eguin çuten haren ganic.
Eta erregue atzeman çutenean, eraman çuten Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara, ceina Ematheco lurrean baita; eta Nabucodonosorrec eman cioen bere erabaquia.
Sedeciasi atheratu ciozquien beguiac, eta burdinaztaturic Babilonaco erreguec Babilonara eraman çuen, eta presondeguico etchean eçarri çuen bere heriotzeco eguna arteo.
Aldiz, borzgarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, hura baitzen Nabucodonosor, Babilonaco erregueren hemeretzigarren urthea; Nabuçardan, armadaco buruçaguia, ceina egoten baitzen Babilonaco erregueren aitzinean, ethorri cen Jerusalemera.
Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, eraman cituen berequin populuco beharretaric eta gaineraco jende xeheetaric hirian guelditu cirenac; eta ihesliarretaric Babilonaco erregueren gana iragan cirenac, eta gaineraco populua.
Eta hartu cituen bi habeac, itsasoa eta haren azpico hamabi idi cobrezcoac, Salomon erregueac Jaunaren etchean eguinaraci cituenac: ecin jo citaqueen unci hequietaric orotaricaco cobrearen hazta.
Bi habeen gainean baciren cobrezco buruac; buru bakarraren goratasuna borz besocoa cen; eta sareac eta mingranac inguruan koroaren gainean, oro cobrezcoac ciren. Bigarren habearenac eta mingranac orobat ciren.
Eta hiritic eraman cituen, guerlaco guiçonac manatzen cituen ebaqui bat; eta çazpi guiçon, erregueren beguithartea ikusten çutenetaric, ceinac hirian atzemanac içan baitziren; eta soldadoetaco aitzindari iscribaua, soldado berriac frogatzen cituena; eta hango populuticaco hirur hogoi guiçon, hiriaren erdian atzemanac içan cirenac.
Nabucodonosorren hogoi eta hirugarren urthean, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac eraman cituen çazpi ehun berrogoi eta borz Judu. Beraz eramanac içan ciren guciac helcen ciren lau mila eta sei ehun arimetara.