Çaude Jaunaren etcheco athean, eta han goraqui athera çaçu solas hau, eta erraçu: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judaco guiçonac, athe hauquietaric sarcen çaretenac Jaunaren adoratzeco.
Arrotzari, umeçurçari eta alhargunari ez badioçuete bidegaberic eguiten; odol hobengabea leku huntan ez baduçue ixurcen, eta jainco arrotzen ondotic ez baçarete cerorren gaitzetan ibilcen;
Eta ethorri eta ene aitzinean jarri çarete etche huntan, ceintan deithua içan baita ene icena; eta erran duçue: Salbatuac gare, tzarqueria horiec oro eguin ditugun arren.
Eta orai, lan horiec oro eguin içan ditutzuelacoz, dio Jaunac, goicetic jaiquiz, eta minçatuz, minçatu natzaitzue, eta ez duçue ençun; nic deithu, eta ez duçue ihardetsi.
Etche huni, ceintan deithua içan baita ene icena eta ceinaren gainean alhatzen baituçue çuen phesquiça, eta çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lekuari eguinen diotet Silori eguin içan diodana.
Çuc beraz ez eguin othoitzic populu horren alde; horiençat ez erabil aheriaric ez-eta errequeiric; eta ez eguin niri ceiherric, ceren ez baitzaitut ençunen.
Haurrec egurrac bilcen dituzte, aitec sua bizten eta emaztequiec orhatzen dute irina urinarequin, ophilen eguiteco ceru co erreguinari, jainco arrotzei sacrificioen eguiteco, eta ni hasarrera deitzeco.
Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen.
Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.
Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu,
Horien arbasoac Eguiptoco lurretic ilki diren egunetic eta egun hau arteo. Eta çuen gana igorri ditut une cerbitzari profeta guciac, egun oroz, argui-hastean jaiquiz eta igorriz.
Eta erranen dioçute: Hau da jendaquia, bere Jainco Jaunaren minçoa aditu ez duena, eta irakasmena onhetsi ez duena; galdu da cintasuna eta hauquien ahotic kendua da.
Ecen Judaco umeec gaizquia eguin dute ene beguien aitzinean, dio Jaunac; behaztopagailuac eçarri dituzte ene icena deithua içan den etchean, haren liçuncea gatic.
Tophethen, ceina Enomen semeen haranean baita, eguin dituzte leku gorac, suan erretzeco beren semeac eta alabac, holacoric ez baitut manatu ez-eta ene gogoan iragan.
Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen Topheth eta Enomen umeen harana, bainan Sarrasquico harana; aita hilac Tophethen ehorcico dituzte, berce lekuric ez içanez.
Eta Judaco hirietaric eta Jerusalemeco carriquetaric gueldiaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac; ecen desmasian içanen da lurra.