Beti prest daude gezurrerako, gezi-uztai tenkatua bezala haien mihia. Gezurra da nagusi herrialdean, eta ez egia. Jaunak dio: «Gero eta okerrago dabiltza, ez naute aintzat hartzen.
Eta nik, Jaunak, zigorrik gabe utzi behar ote horrelako gaiztakeriak? Ez ote bere merezia eman behar horrela jokatzen duen jendeari? Nik, Jaunak, esana».
Negar eta intziri egingo dut mendiak direla eta; deitore, larre-zelaiak direla eta: erreak gelditu baitira eta hutsik; ez da ardirik beeka entzuten, hegazti eta abereak ihesi joanak dira.
Zergatik hondatu da lurraldea? Zergatik erre eta basamortu bihurtu, inor ez bizitzeko moduan? Non da hau ulertuko duen jakintsua? Nori argitu dio Jaunak? Adieraz dezala.
Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».
Mezu hau adierazteko agindu dit Jaunak: «Giza gorpuak zabalduta daude lurrazalean simaurra bezala, lasto-sortak igitarien atzean bezala, eta ez ditu inork biltzen».
Harrotu nahi duena, harro bedi honetaz: ni ezagutzeko aski argi izateaz, ni, Jauna, solidaritatea, justizia eta zuzenbidea munduan ezartzen dituena. Horiek ditut atsegin. Nik, Jaunak, esana».
egiptoar, judatar, edomdar, amondar, moabdar eta beduino guztiak. Izan ere, herri horiek, eta Israelek berak, ez dute ezarri bihotzean itunaren seinale den erdainkuntza ».