|
| 1 |
|
| Ni naiz guiçon bat, ene laceria ikusten dudana Jaunaren hasarreco cigorraren azpian. ALEPH. |
|
| 2 |
|
| Eraguin darot eta eraman nau ilhumbeac barna, eta ez arguitic. ALEPH. |
|
| 3 |
|
| Egun gucian ez du berceric eguin bere escua ene gainera itzulcea eta arreitzulcea baicic. BETH. |
|
| 4 |
|
| Çaharraraci ditut ene larrua eta haraguia, eta hautsi ditu ene heçurrac. BETH. |
|
| 5 |
|
| Hersi nau alde orotaric harrasiz, eta inguratu nau minez eta nekez. BETH. |
|
| 6 |
|
| Toqui ilhunetan eçarri nau, bethicotzat hilac direnac beçala. GHIMEL. |
|
| 7 |
|
| Inguruan harrasi bat eguin du ene contra, ilki ez nadiençat; dorphetu ditut ene oinetaco burdinac. GHIMEL. |
|
| 8 |
|
| Deihadar eta othoitz eguiten nuelaric ere, arbuiatu du ene othoitza. GHIMEL. |
|
| 9 |
|
| Harri picatuz hersi ditu ene bideac, eta ene bidexcac hautsi ditu. DALETH. |
|
| 10 |
|
| Enetzat bilhacatu da celatan jarria den harz bat, gordegailuetaric dagoen lehoin bat. DALETH. |
|
| 11 |
|
| Hautsi ditu ene bidexcac eta phorrocatu nau neroni, inconiatua eçarri nau. DALETH. |
|
| 12 |
|
| Hedatu du bere arrambela, eta guecien xedetzat hartu nau. HE. |
|
| 13 |
|
| Ene sahetsetan sarthu ditu bere gueci-uncico alabac. HE. |
|
| 14 |
|
| Ene herritar guciençat irrigarri bilhacatu naiz eta hequien cantagailu egun gucian. HE. |
|
| 15 |
|
| Uhertasunez bethe, ciçari-belharrez horditu nau. VAU. |
|
| 16 |
|
| Eta horz guciac arront hautsi darozquit, eta hautsez haci nau. VAU. |
|
| 17 |
|
| Eta baquetic kendua içan da ene arima; cer den ona ahancia naiz. VAU. |
|
| 18 |
|
| Eta erran dut: Eneac eguin du; akabo da Jaunaren baithan nuen iguriquimena. ÇAIN. |
|
| 19 |
|
| Orhoit çaite ene laceriaz, nola naicen ehoa eta ciçari-belharrez eta minez bethea. ÇAIN. |
|
| 20 |
|
| Orhoituco naiz orhoituco, eta ene arima ene baithan ihartuco da. ÇAIN. |
|
| 21 |
|
| Horiec iraganen ditut ene bihotzean eta horrec emanen darot phesquiça. HETH. |
|
| 22 |
|
| Jaunaren urricalmenduei esquer, ez gare alde bat xahutuac içan, ceren haren urricalpenac ez baitira ahituac. HETH. |
|
| 23 |
|
| Goicetic eçagutu dut, handia dela çure cintasuna. HETH. 24. Jauna da ene çathia, dio ene arimac, hargatic iguriquiren dut. TETH. |
|
| 24 |
|
|
|
| 25 |
|
| Jauna ona da haren baithan daducatenençat beren iguriquimena, hura bilhatzen duen arimarençat. TETH. |
|
| 26 |
|
| Çorion Jaunaren ganicaco salbamendua ixiltasunean iguriquitzen duenarençat. TETH. |
|
| 27 |
|
| Çorion gaztedanic uztarria ekarcen duenarençat. JOD. |
|
| 28 |
|
| Jarrico da bakarric eta ixilic egonen da, ceren bere gainean eçarri baitu uztarri hura. JOD. |
|
| 29 |
|
| Herrautsean eçarrico du bere ahoa, gothor baitago haren iguriquimena. JOD. |
|
| 30 |
|
| Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac. CAPH. |
|
| 31 |
|
| Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen. CAPH. |
|
| 32 |
|
| Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera; CAPH. |
|
| 33 |
|
| Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez: LAMED. |
|
| 34 |
|
| Lurreco gathibuen oimpean lehercen, LAMED. |
|
| 35 |
|
| Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean, LAMED. |
|
| 36 |
|
| Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac. MEM. |
|
| 37 |
|
| Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien? MEM. |
|
| 38 |
|
| On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen? MEM. |
|
| 39 |
|
| Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac? NUN. |
|
| 40 |
|
| Ikar detzagun gure bideac; bilha gaitecen, eta Jaunaren gana bihur. NUN. |
|
| 41 |
|
| Goiti detzagun bihotzac escuequin Jauna gana ceruetara. NUN. |
|
| 42 |
|
| Tzarquerian ibili gare, eta hasarretzera deithu çaitugu; hargatic çaude çu gogorretic. SAMECH. |
|
| 43 |
|
| Çure hasarreaz inguratu çare, eta jo gaituçu; hilca haritu çaizquigu, eta ez gaituçu guphidetsi. SAMECH. |
|
| 44 |
|
| Hedoi bat eçarri duçu çure aitzinean, othoitza etzadien iragan. SAMECH. |
|
| 45 |
|
| Errotic atheratua eta arthiquia utzi nauçu populuen erdian. PHE. |
|
| 46 |
|
| Gure etsai guciec gure contra idequi dute ahoa. PHE. |
|
| 47 |
|
| Profecia bilhacatu da gure icialdura, gure artea eta xahupena. PHE. |
|
| 48 |
|
| Nigar-uharrac ixuri ditu ene beguiac ene populuco alabaren xahupenaren gainean. AIN. |
|
| 49 |
|
| Ene beguia atsecabetan egotu da eta ez da ixildu, phausuric ez baitzen, AIN. |
|
| 50 |
|
| Jaunac ceruetaric beguira eta ikus ceçan arteo. AIN. |
|
| 51 |
|
| Ene beguiac xahutu du ene bicia, ene hirico alaba gucien ariaz. SADE. |
|
| 52 |
|
| Aria gabeco ene etsaiec hartu naute xori bat ihician beçala. SADE. |
|
| 53 |
|
| Putzura erori da ene bicia, eta harri bat eçarri dute ene gainean. SADE. |
|
| 54 |
|
| Ur-uharrac erori dire ene buruaren gainera, eta erran dut: Galdua naiz. COPH. |
|
| 55 |
|
| Çure icenari dei eguin diot, Jauna, putzuaren ondotic. COPH. |
|
| 56 |
|
| Aditu duçu ene minçoa, ez urrunt çure beharria ene cuinta eta marrasquetaric. COPH. |
|
| 57 |
|
| Hurbildu çare, dei eguin darotzudan egunean; erran duçu: Ez içan beldur. RES. |
|
| 58 |
|
| Juiatu duçu ene arimaren çucena, oi Jauna, ene biciaren berreroslea. RES. |
|
| 59 |
|
| Oi Jauna, ikusi duçu hequien gaixtaqueria ene alderat; juia çaçu ene çucena. RES. |
|
| 60 |
|
| Ikusi ditutzu hequien sepha, hequien asmu guciac ene contra. SIN. |
|
| 61 |
|
| Aditu ditutzu, Jauna, hequien irain, hequien asmu guciac ene contra; SIN. |
|
| 62 |
|
| Jaçarcen çarotadenen ahapaldi eta gogoetac egun gucian elle contra. SIN. |
|
| 63 |
|
| Ikusatzu hequien jarce xutitzeac: ni naiz hequien cantagailu. THAU. |
|
| 64 |
|
| Jauna, ordaina bihurturen daroeçu beren escuetaco eguincen arabera. THAU. |
|
| 65 |
|
| Oinhacez hestuturen duçu hequien bihotza erredola batez beçala. THAU. |
|
| 66 |
|
| Jarraiquiren çatzaizcote çure sephan, Jauna, eta xahuturen ditutzu ceruen azpitic. |
|
|
|
|