|
| 1 |
|
| Gorriak ikusia nauzu, Jaunaren haserrearen zigorpean. |
|
| 2 |
|
| Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara. |
|
| 3 |
|
| Haren eskuak nire aurka dihardu, egunero etengabe. |
|
| 4 |
|
| Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi. |
|
| 5 |
|
| Saminezko eta nekezko hesia jaso dit inguruan. |
|
| 6 |
|
| Ilunpetan biziarazi nau, behin betiko hildakoak bezala. |
|
| 7 |
|
| Horma artean sartu nau, aterabiderik gabe; kate astunez lotu nau. |
|
| 8 |
|
| Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua. |
|
| 9 |
|
| Bideak harritzarrez itxi dizkit, bidezidorrak nahastu. |
|
| 10 |
|
| Zelatan dagoen hartz izan da niretzat, gordeta zain dagoen lehoi. |
|
| 11 |
|
| Bidetik atera nau, sarraskitu eta bertan utzi, hondatua. |
|
| 12 |
|
| Uztaia tenkatu eta bere gezien jo-puntu egin nau. |
|
| 13 |
|
| Bere geziez barruraino zulatu nau. |
|
| 14 |
|
| Jende guztia barrez ari zait, koplak ateratzen dizkidate etengabe. |
|
| 15 |
|
| Saminez bete nau, belarmin-ura edanaraziz. |
|
| 16 |
|
| Hortzak hautsi dizkit harrien kontra, hautsetan zapaldu nau. |
|
| 17 |
|
| Urrun da niregandik bakea, ahaztua dut zer den zoriona. |
|
| 18 |
|
| Neure artean diot: galdua da nire etorkizuna, Jaunak ematen zidan itxaropena. |
|
| 19 |
|
| Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzea edarimin pozoitsua da niretzat. |
|
| 20 |
|
| Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago. |
|
| 21 |
|
| Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez: |
|
| 22 |
|
| Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu. |
|
| 23 |
|
| Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna! |
|
| 24 |
|
| Neure artean diot: Jauna da nire on guztia! Harengan dut, beraz, itxaropen. |
|
| 25 |
|
| Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat, berarengana jotzen duenarentzat. |
|
| 26 |
|
| On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea. |
|
| 27 |
|
| On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea. |
|
| 28 |
|
| Bego bakarrik eta isilean, Jaunak probaren bat ezartzen dionean. |
|
| 29 |
|
| Ahuspez bedi hautsetaraino, izanen baita, beharbada, itxaropenik. |
|
| 30 |
|
| Jar biezaio masaila joka ari zaionari, utz biezaio irainez ase dezan. |
|
| 31 |
|
| Izan ere, Jaunak ez du gizakia betiko baztertzen. |
|
| 32 |
|
| Atsekabea ematen badu ere, errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiaz. |
|
| 33 |
|
| Ez du gogo onez umilarazten gizakia, ez dio gogo onez atsekabe ematen. |
|
| 34 |
|
| Herriko preso guztiak hankapean zapaltzen dituztenean, |
|
| 35 |
|
| Goi-goikoaren begien aurrean inoren eskubidea ukatzen dutenean, |
|
| 36 |
|
| gizakiari auzia oker egiten diotenean, Jaunak ez ote du ikusten? |
|
| 37 |
|
| Nork eman diezaioke esanari izana, Jaunaren aginduak izan ezik? |
|
| 38 |
|
| Zoriona eta zoritxarra ez ote dira Goi-goikoak esanik sortzen? |
|
| 39 |
|
| Zergatik kexatu behar du, bada, gizakiak, bekatari izan arren bizirik dagoenez gero? |
|
| 40 |
|
| Azter dezagun arretaz geure jokabidea, eta itzul gaitezen Jaunarengana. |
|
| 41 |
|
| Jaso ditzagun eskuekin batera bihotzak zeruko Jainkoarengana. |
|
| 42 |
|
| Errebelatu egin gatzaizkizu, kontra altxatu, eta zuk ez diguzu barkatu, Jauna. |
|
| 43 |
|
| Zeure haserreaz inguratu zara, eta pertsegitu egin gaituzu, erruki gabe sarraskitu. |
|
| 44 |
|
| Hodeiz inguratu zara, gure erregua hel ez dakizun. |
|
| 45 |
|
| Zabor nazkagarri bihurtu gaituzu beste herrien artean. |
|
| 46 |
|
| Etsai guztiak isekaz ari zaizkigu. |
|
| 47 |
|
| Ikara, leizea, triskantza, hondamendia: horra gure zoria. |
|
| 48 |
|
| Malko-errekak darizkie nire begiei, nire herriaren hondamendia dela eta. |
|
| 49 |
|
| Begien jarioa ez zait agortzen, ez baitugu atsedenik, |
|
| 50 |
|
| harik eta Jaunak zerutik begiratu eta ikusi arte. |
|
| 51 |
|
| Minduak ditut begiak, nire herriko alabei gertatua ikusiz. |
|
| 52 |
|
| Arrazoirik gabe nire etsai direnek txoria bezala harrapatu naute, harrapatu. |
|
| 53 |
|
| Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean. |
|
| 54 |
|
| Burutik gora nituen urak; «Nireak egin du», nioen neure artean. |
|
| 55 |
|
| Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik. |
|
| 56 |
|
| Entzun duzu nire deiadarra: «Ez egin entzungor nire intziri eta oihuei!» |
|
| 57 |
|
| Dei egin dizudanean, hurbil izan zaitut; «Ez beldurtu!», esan didazu. |
|
| 58 |
|
| Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu. |
|
| 59 |
|
| Ikusten duzu, Jauna, zer bidegabekeria egin didaten; egidazu justizia! |
|
| 60 |
|
| Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan, zenbat asmo txar duten nire kontra. |
|
| 61 |
|
| Entzuten dituzu, Jauna, haien irainak, eta nire kontra duten hainbat asmo txar. |
|
| 62 |
|
| Nire aurka marmarrean eta azpilanean ari dira etengabe etsaiak. |
|
| 63 |
|
| Egiten dutena egiten dutela, begiraiezu: bertso barregarriak jarri dizkidate. |
|
| 64 |
|
| Jauna, emaiezu beren egiteengatik merezi duten ordaina. |
|
| 65 |
|
| Gogortu haien barrena: madarika itzazu! |
|
| 66 |
|
| Jauna, jazar itzazu zeure haserreaz, eta garbitu eguzkiaren azpitik! |
|
|
|
|