Ene populuco alabaren tzartasuna gaitzagoa eguin da Sodomaren bekatua baino, Sodoma, ceina aphur batez herrautsia içan baitzen, eta guiçonaren escuric etzen haren xahutzean. ÇAIN.
Orai hequien beguithartea ikatza baino belçagoa eguina da, eta placetan ez dire eçagutzen; larrua heçurrei josia dute; idortu eta çura beçala eguin da. TETH.
Eta oihu eguiten çaroeten: Guibelerat! Çoazte guibelerat, lohiac; ez uqui gu! Ecen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien artean erran dute: Jauna ez da guehiago hurbilduren, horiequin egoteco. PHE.
Jaunaren beguitharteac barraiatu ditu; ez da hurbilduren horiei beguiratzeco; aphecen beguitharteençat ez dute ahalqueric, ez-eta çaharrençat urricalmenduric. AIN.
Irauten guinduenean oraino, gure beguiac ahitu dire lagunça alfer bati iguri, ecin salba guinçazquen jendaia bati arduratsuqui beguira guinaudecenean. SADE.
Iraunguitua da çure gaizquia, oi Siongo alaba; Jauna ez da guehiago abiaturen çure desherritzera: bainan ikartu ditin hire tzarqueriac, Edomen alaba, aguertu ditin hire bekatuac.