|
| 1 |
|
| Orhoit çaite, Jauna, guri guerthatu çarocunaz; beguira çaçu eta ikus gure laidoa. |
|
| 2 |
|
| Gure primança arrotzetara, gure etcheac atzeetara dire iragan. |
|
| 3 |
|
| Umeçurz, aitaric gabe direnac beçala eguinac gare, eta gure amac alhargunac iduri. |
|
| 4 |
|
| Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra. |
|
| 5 |
|
| Dixiduca aitzinean eraman gaituzte; nekatuençat phausatzeric etzen. |
|
| 6 |
|
| Eguiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu escua, oguiz bethetzea gatic sabela. |
|
| 7 |
|
| Gure aitec bekatu eguin dute, eta ez dire guehiago; eta guc jasan ditugu hequien gaizquiac. |
|
| 8 |
|
| Gathibuac nausitu çaizquigu, eta nihor etzen hequien escuetaric gure libratzeco. |
|
| 9 |
|
| Gure bicien menturan, ezpaten artetic gure oguia harcen guinduen mortuan. |
|
| 10 |
|
| Gosearen hesturec kaldatu dute gure larrua labe bat beçala. |
|
| 11 |
|
| Ahalquea eman diote Sionen emaztequiei, eta nescatchei Judaco hirietan. |
|
| 12 |
|
| Beren escuz urkatu dituzte buruçaguiac, çaharren beguitharteac ez ditu ahalcatu. |
|
| 13 |
|
| Lohiqueriaco erabili dituzte guiçon-gazteac, eta haurrac makilaren azpian erori dire. |
|
| 14 |
|
| Çaharrac galdu dire atheetaric, eta guiçon-gazteac eresia cantatzaileetaric. |
|
| 15 |
|
| Sunsitu da gure bihotzeco bozcarioa, eta deithoretara bihurtu dire gure cantuac. |
|
| 16 |
|
| Gure burutic erori da koroa; çorigaitz guri, ceren eguin dugun bekatu! |
|
| 17 |
|
| Aria hortaz gobeldu da gure bihotza, ilhundu gure beguia; |
|
| 18 |
|
| Ecen herrautsia da Siongo mendia eta han dabilça haceriac. |
|
| 19 |
|
| Çuc ordean, Jauna, egundainotic badirauçu, eta menderen mendetan iraunen du çure tronuac. |
|
| 20 |
|
| Cergatic ahanciren gaituçu bethico, eta bazterrerat utziren gaituçu mendeen lucetasunean? |
|
| 21 |
|
| Çure gana bihurraraz gaitzatzu, Jauna, eta bihurturen gare; berri çatzu gure egunac, hastetic ciren beçala. |
|
| 22 |
|
| Bainan hastandu eta iraici gaituçu; hasarre gaitzean sarthu çare gure contra. |
|
|
|
|