Eta minçatu cen lihoz jauncia cen guiçonari, eta erran cioen: Querubinen azpian diren pirriten artera sar çaite, eta querubinen erdian diren ikatz bicietaric bethe çaçu escua, eta ixuratzu hiriaren gainera. Eta sarthu cen ene aitzinean.
Eta liho-oihalez jauncia cen guiçona manatu çuenean, erranez: Querubinen erdian diren pirriten artetic har çaçu sua; sarthu cen eta guelditu cen pirrita baten ondoan.
Eta querubin batec querubinen erditic hedatu çuen escua querubinen artean cen sura; eta hartaric hartu eta eman çuen lihoz jauncia cenaren escura; hunec hartu çuen eta ilki cen.
Eta ikusi nuen; eta hara lau pirrita querubinen ondoan; pirrita bat querubin baten ondoan, bercea berce erubinaren ondoan; pirriten itchura berriz, crisolit harriarena beçalacoa cen.
Eta ibilcen cirenean, lauac lau aldetara çabilçan; eta ibilcean etziren guibelerat bihurcen; bainan lehembicico cenac leku batera eguiten çuenean, berceac ere jarraiquitzen ciren eta ez bihurcen.
Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea.
Eta querubinec hedaturic beren hegalac, lurretic alchatu ciren ene aitzinean; eta hequiec goatearequin, pirritac ere jarraiqui ciren; eta baratu ciren Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecoaren sarcean; eta Israelgo Jaincoaren ospea hequien gainean cen.