Eta izpirituac alchatu nituen eta eraman Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecora, ceina iguzqui-sorceari baitago; eta hara athe-sarcean hogoi eta borz guiçon; eta hequien erdian ikusi nituen Jeçonias Açurren semea eta Pheltia Banaiasen semea, populuaren buruçaguiac.
Eta Jaunaren izpiritua ene gainera jauci cen eta erran çarotan: Minça çaite: Hau dio Jaunac: Horrela minçatu haiz, Israelgo etchea, eta eçagutzen ditut çuen bihotzeco gogoetac.
Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çuec hil eta hiriaren erdian hedatu ditutzuenac, hequiec dire haraguiac, eta hau berça da; eta çuec hunen erditic kenduco çaituztet.
Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna; ceren ez baitzarete ene manamenduetan ibili, eta ene leguea ez baituçue bethe, bainan eguin baituçue çuen inguruco jendaien legueen arabera.
Eta guerthatu cen, profetisatzen hari nincelaric, hil cela Pheltia, Banaiasen semea. Eta ahuspez erori nincen, oihu handi bat eguiten nuelaric, eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; Israelgo ondarren xahutzen hari othe çare?
Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Ceren jendaietan urrun eçarri eta bazterretara barraiatu ditudan; saindutegui xume bat içanen naiz hequiençat goan diren lurretan.
Eta emanen diotet bihotz bakar bat, eta izpiritu berri bat eçarriren dut hequien barnean, eta hequien haraguitic kenduren dut harrizco bihotza, eta emanen diotet bihotz haraguizcoa;
Ceinen bihotza behaztopagailuen eta beren icigarriquerien ondotic baitabila, hainei beren buruaren gainera eçarrico daroet beren bidea, dio Jainco Jaunac.
Eta izpirituac alchatu eta erakarri ninduen Caldeara gathibuen gana, ikuspenez eta Jaincoaren izpirituaren ahalez; eta içatu nuen ikuspena sunsitu cen ene ganic.