Guiçasemea, populu kexagarri baten erdian egoten çare; horiec badituzte beguiac ikusteco, eta ez dute ikusten; beharriac badituzte aditzeco, eta ez dute aditzen; ceren populu sumintarazle bat baita.
Çuc beraz, guiçasemea, eguizquitzu desherritzeco behar ditutzun tresnac, eta desherrituco çare egunaz horien aitzinean; desherrituco çare, berriz, leku batetaric bercera, ikusten çaituztelaric, hean bederen beguiratuco duten, ecen jendaqui kexagarri bat da.
Eta hequien erdian den buruçaguia, soin gainetan eramana içanen da, ilhumbean ilkico da; harrasia cilhatuco dute haren eramateco; haren beguithartea estalia içanen da, beguiz ez deçan ikus lurra.
Eta arthiquiren dut ene sarea haren gainera, eta ene artean harrapatua içanen da; eta eramanen dut Babilonara, Caldearren lurrera; eta ez du hura ikusico, eta han hilen da.
Eta hequietaric guiçon bakar batzu ezpatari, gosete eta içurriteari itzurraraciren ditut, hequien gaixtaqueria guciac erran detzazten sarthuco diren jendaietan, eta eçagut deçaten ni naicela Jauna.
Eta erranen dioçu lurreco populuari: Hau derrote Jainco Jaunac, Jerusalemen, Israelgo lurrean egoten direnei: Asaldutan janen dute beren oguia, eta inconiamendutan edanen dute beren ura, lurra bere ostetic gabe dadiençat, hartan egoten diren gucien gaixtaqueriaren gatic.
Erroçute beraz: Hau dio Jainco Jaunac: Ixilaracico dut erran hori; eta Israelen ez du guehiago jendeac aiphatuco. Eta erroçute, hurbil direla egunac eta ikuspen gucien obratzeac.
Ceren ni naiz minço Jauna; eta edocein gauça erran deçadan, guerthaturen da, eta ez da guehiago luçatzeric içanen; bainan çuen egunetan, populu kexagarria, erranen dut gauça bat, eta hura eguinen dut, dio Jainco Jaunac.
Guiçasemea, huna non Israelgo etcheac dioen: Hunec ikusten duen ikuspena, egun ascoren burucotzat da, eta ephe luce baten guerocotzat profetisatzen du hunec.
Aria hortaz, erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Ene edocein hitz ez da guehiago luçamendutan goanen; nic atheratu solasa, obraturen da, dio Jainco Jaunac.