Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: |
| 2 |
| Guiçasemea, certaco da mahatsaren çura, oihanetaco çuhamu gucien aldean? |
| 3 |
| Hartaric hartuco othe da lan cerbaiten eguiteco gueia, edo hartaric eguinen othe da tresna cerbaiten dilindan eçarceco ciria? |
| 4 |
| Suari jatera ematen çaio; suac erretzen diozca bi muthurrac, eta erdia ikazten da; cerbait lanetaco on othe da? |
| 5 |
| Oso cenean ere, deusetaco etzen; cembat gutiago suac iretsi eta erre ondoan, hartaric lan cerbait eguinen da? |
| 6 |
| Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Nola oihanetaco çuhamuen artean mahats-çura baita suari eman dudana, hala emanen ditut Jerusalemdarrac. |
| 7 |
| Itzuliren dut hequien contra ene beguithartea; sutic ilkico dire, eta suac erreco ditu; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, hequien contra beguithartea itzuli dudana; |
| 8 |
| Eta nic eguin dudala lurra ecin-hurbilduzcoa eta desmasiatua, ene leguearen hausleac direlacoz, dio Jainco Jaunac. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/ezekiel/015.mp3
48
15