Horra nolacoa cen Jaunaren ospearen itchura. Eta ikusi nuen, eta erori nincen ahuspez, eta aditu nuen boz bat minçatzen. Eta erran çarotan: Guiçasemea, jaiqui çaite oinen gainera, eta minçaturen naiz çurequin.
Eta erraten: Guiçasemea, bidalcen çaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganic guibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berec eta beren auec hautsi dute enequilaco patua.
Çu beraz, guiçasemea, ez içan hequien beldur, eta hequien solasec ez beçaitzate lotsa; ceren sinhets-gogorrac eta makurrac baitire çurequin, eta harrobiequin baituçu çure egoitza. Ez ici hequien solasez, ez beçaitza ikara hequien beguitharteac, ceren jendaqui kexagarri bat baita.
Çuc ordean, guiçasemea, adi çatzu nic erraten darozquitzudan guciac, eta ez içan kexagarri, jendaqui kexagarri horren idurico; idecaçu ahoa eta jan çatzu nic ematen darozquitzudan guciac.
Eta ikusi nuen, eta hara hurbildu citzaitala escu bat, ceintan baitzen liburu bat biribilcatua; iscribatua cen barnetic eta campotic, eta hedatu çuen ene aitzinean; eta hartan baciren iscribatuac kexuac, arrangurac eta dixiduac.