Eta çazpigarren urthean, borzgarren hilabetheco hamargarren egunean guerthatu cen hau: Israelgo çaharretaric ethorri ciren guiçonac Jaunari galde eguitera, eta jarri ciren ene aitzinean.
Guiçasemea, minça çaquizquiote Israelgo çaharrei eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Niri galdeca haritzera ethorri othe çare? Ala ni! ez darotzuedala ihardetsiren, dio Jainco Jaunac.
Eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Israel hautatu nuen egunean, Jacoben etcheticaco iraulguiaren alde alchatu nuenean escua, Eguiptoco lurrean aguertu ninçaiotenean, eta hequien alde goititu nuenean escua, nerralaric: Ni naiz çuen Jainco Jauna;
Egun hartan goratu nuen escua hequiençat, hequien erakarceco Eguiptoco lurretic hautatu nioten lur batera, ceinari esne eta ezti baitzarion, ceina lur gucien artean hauta baita.
Eta sumindu naute, eta ez naute ençun nahi içan; batbederac icigarriqueriac bere beguietaric ez ditu kendu, eta ez dituzte utzi Eguiptoco jaincomoldeac. Eta erran nuen ene gaitzidura hequien gainera ixurico nuela, eta ene hasarrea Eguiptoco lurrean asquietsiren nuela hequien gainean.
Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, ene icenac etzeçan arbuioric içan jendaien aitzinean ceinen erdian baitziren, eta ceinen artean aguertu bainitzaioten Eguiptoco lurretic ilkiarazteco.
Eta Israelgo umeec sumindu naute mortuan; ez dire ene manamenduetan ibili; eta hastandu dituzte ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez; eta bihurriqui hautsi dituzte ene larumbatac. Erran dut beraz ene iraquidura mortuan ixurico nuela hequien gainera eta xahutuco nituela.
Hastandu cituztelacotz ene erabaquiac, ene manamenduetan etzirelacotz ibili eta hautsi cituztelacotz ene larumbatac; ecen jaincomoldeen ondotic çabilan hequien bihotza.
Eta semeec sumintaraci naute; ene mamenduetan ez dire ibili; ene erabaquiac ez dituzte iduqui, hequien bethetzeco, (hequiec bethez guiçona bicico baita hequien bidez), eta hautsi dituzte ene larumbatac. Eta dixidatu ditut ene iraquidura ixurico niotela gainera, eta mortuan ene hasarrea asquietsico nuela hequien gainean.
Ceren etzituzten ene erabaquiac bethe, arbuiatu cituzten ene manamenduac, eta hautsi ene larumbatac, eta hequien beguiac aiten idolei cirelacotz iratchiqui.
Eta lohitu ditut beren emaitzetan, beren bekatuençat escaincen çutenean ume-uncia lehen aldico idequitzen duen gucia; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
Eta sarraraci nituen ondoan lur huntan, ceintaz escua alchatu bainuen emanen niotela; tzarquerian ikusi dituzte munho gora guciac eta çuhaitz adarsuac, eta han imolatu dituzte beren bitimac, han sumindu naute beren escaincez, han erre dituzte beren balsamu goçoenac eta ixuri beren libacioneac.
Eta çuen emaitzen esqueinçan, çuen haurrac sutic iraganaraztean, egungo eguna arteo çuen jaincomolde gucietan lohitzen çarete; eta nic ihardets neçaqueçue, Israelgo umeac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez darotzuedala ihardetsiren.
Eta atheraturen çaituztet populuetaric, eta bilduren çaituztet barraiatuac çareten lurretaric; eta escu hazcarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naiz çuen gainean.
Eta çuetaric berecico ditut legue-hausleac eta gaixtaguinac; kenduco ditut beren egoitzaco lurretic, eta Israelen lurrean ez dire sarthuco; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena;
Ene mendi sainduan, Israelgo mendi goran, dio Jainco Jaunac, han cerbitzaturen nau Israelgo etche guciac; oroc, diot, ene gogaraco içanen diren lurrean; eta han onhetsiren ditut çuen sainduespen gucietan çuen picainac eta çuen hamarrenen escainça.
Usain goçotan hartuco çaituztet, populuetaric erakarri eta barraiatuac çareten lurretaric bildu çaituztequedanean, eta çuen erdian sainduetsia içanen naiz jendaien aitzinean.
Eta han orhoituren çarete çuen bide eta çuen gaixtaqueria guciez, ceinetaz baitzarete lohitu; eta çuen buruac etzaizquitzue çuen beguietan eder içanen, eguin ditutzuen tzarqueria gucien ariaz.
Eta, Israelgo etchea, jaquinen duçue ni naicela Jauna, benedicatu çaituztequedanean ene icenaren arietan, eta ez çuen bide tzar eta çuen gaixtaqueria ecin-guehiagocoen arabera, dio Jainco Jaunac.
Eta erroçu hegoaldeco oihanari: Adi çan Jaunaren hitza; hau dio Jainco Jaunac: Huna non bizturen dinatan sua nic hire erdian: eta hire çuhaitzac, ala hostodunac, ala iharrac, erreren ditinat guciac; suco garra ez da iraunguico, eta hegoatic ipharrera beguitharte guciac hartan quiscailduco dire.