Eta erroçu Israelgo lurrari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan ni, eta ene ezpata ilkico dinat bere maguinatic, eta hire erdian hilen ditinat prestua eta gaixtaguina.
Eta nola hilcera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtaguina, hargatic ilkico dun ene ezpata bere maguinatic guiçon gucien contra hegoatic ipharrera;
Eta erranen darotzutenean: Cergatic çare auhendatzen? ihardetsico duçu: Aditzen baitut heldu dela; eta bihotz guciac ihartuco, eta besoac erkituco, eta izpirituac hutsalduco, eta belhaun gucietaric urac jautsico dire; huna non heldu den, eta hori guerthatzera dihoa, dio Jainco Jaunac.
Oihu eta orrobia eguiçu, guiçasemea, ceren ezpata hori emana baita ene populuaren gainera, Israelgo aitzindari iheseguin çuten gucien gainera; ene populuarequin ezpatari emanac dire; jo çaçu beraz ixterra,
Çuc beraz, guiçasemea, profetisa çaçu, eta escuac jo çatzu elkarri; eta bikunduco eta hirurkunduco da hilçaileen ezpata; hori da sarrasqui handico ezpata, hequiec harrituco dituena,
Eta çuc, guiçasemea, gogoan har çatzu bi bide; Babilonaco erregueren ezpata ethor dadien; leku beretic ilkico dire biac; eta erreguec atheratuco du çorthea; hirico bide buruan arthiquico du çorthea.
Ecen Babilonaco erregue guelditua da bide-juntan, bi bideen buruan, asmaguinçan eta gueci nahasten hari delaric; idolei galdeca eta bitima-barneen ikarcen haritu da.
Çorthea escuinerat erori da Jerusalemeren gainera, eçar detzan ahariac, haren ahoac mana deçan sarrasquia, guduco orroetan alcha deçan minçoa, ahariac eçarraraz detzan atheen contra, eguinaraz detzan hersgailuac eta hazcargailuac.
Eta Jerusalemdarren beguietan, hura içanen da oraclequeta alferretan dabilana beçala, eta larumbatetaco phausua imitatzen duena iduri; hura ordean atzemateco orhoituren da tzarqueriaz.
Eta çuc, guiçasemea, profetisa çaçu eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac Amonen umeençat eta hequien laidotan; eta oihu eguinen duçu: Marrauça, marrauça, hilceco ilki hadi maguinatic; legunt hadi sarrasquitzeco eta dirdiratzeco,
Ikuspen hutsalic eta gueçurrezco asmaguinçaric baicic hitaz ez duten orduan; arthiquia içan hadien gaixtaguin sarrasquituen lephoetara, bereci mugan ethorri baita eguna tzarquerien akabançaraco.
Eta hire gainera ixurico diat ene gaitzidura; ene iraquiduraco suan haice eguinen diat hire gainera; eta arthiquico haut guiçon çoro eta heriotze-eguileen escuetara.