Bada, çaharrena Oola deitzen cen, eta ahizpa gazteena Ooliba; eta biac içatu nituen, eta eman çarozquidaten semeac eta alabac. Bada, Oola deitzen cena, Samaria da; eta Ooliba, Jerusaleme.
Eta bere besarcaldi lohiac, guiçon hautatu, Asiariarren seme hequiençat guciençat cituen, eta erhotuqui maithatu cituen; hequien ororen likisquerietan kutsatu du bere burua.
Hortaz berçalde, etzituen utzi Eguipton erabili cituen lohiqueriac; ecen Eguiptoarrec ere harequin lo eguin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harequin atseguin hartu içan dute.
Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean.
Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei.
Eta Babilonaco umeac haren gana ethorri cirenean lohiqueriaco ohera, liçundu çuten beren uquiez, eta hequiez liçundua içan cen eta haren arima hequiez içan cen asea.
Aguerian eçarri ditu bere lohiqueriac, eta aguertu du bere laidoa; eta ene arimac urrun eguin du haren ganic, haren ahizparen ganic urrundu cen beçala;
Aria hortaz, Ooliba, hau cion Jainco Jaunac: Huna non hire contra jauçaraciren ditudan hire galai guciac, ceinetaz ase baita hire arima, eta hire contra inguruan bilduren ditinat oro,
Eta populu oste handia ethorriren çain orga-laster eta arrodequin; alde orotaric hire contra harturen ditine guerrunceac, erredolac eta cascac; eta ahala emanen ciotenat hire gainean, eta berei çaioten beçala haute juiaturen.
Eta eçarriren dinat hire contra ene karra, ceinari errabian emanen baitiote hire gainean bide; ebaquiren darozquine sudurra eta beharriac; eta hitaric guelditzen dena arthiquiren dine ezpataren azpira; harturen ditine hire seme-alabac; eta suaz iretsiac içanen dire hire azquen ondarrac.
Eta hire ganic gueldiaraciren ditinat hire tzarqueria, eta Eguiptoco lurreticaco hire lohiqueriac; eta ez ditun guehiago hequien gainera goitituren hire beguiac, eta ez haiz guehiago Eguiptoaz orhoituren.
Eta gaitzirizcorequin lothuco çaizquin, eta eramanen ditine hire onac, eta igorriren haute bulucic eta laidoz estalia; eta aguertuac içanen ditun hire lohiqueria ahalcagarriac, hire tzarqueria eta hire liçunqueriac.
Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac.
Eta beren jaincomoldeei imolatzen cituztenean beren haurrac, eta ene sainduteguian, haren lohitzeco sarcen ciren egun hartan, hau ere eguin darotade ene temploaren erdian:
Bilharaci dituzte urrundanic heldu ciren guiçon hequiec, ceinei igorri baitzaroezten bidalquinac. Hara beraz ethorri direla; hequien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoac, eta aphaindu haiz hire edergailu guciez.
Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac.