Eta itchurapenetan parabola bat erranen dioçu etche kexagarri horri, eta hula minçaturen çatzaio: Hau dio Jainco Jaunac: duphina bat eçar çaçu suan; eçar çaçu, diot, eta emoçu ura barnera.
Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, duphina herdoila barnean duenari eta ceintaric herdoila ez baita ilki! Hartaco haraguiac arthicatzu pusca pusca camporat; ez da haren gainean çortheric atheratu.
Gorrotagarria dun hire lohitasuna, ceren nic garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire cikinetaric garbitu; bainan ez haiz garbituren nic hire gainera ene gaitzidura jautsaraz deçadan baino lehen.
Ni Jauna naiz minçatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphideric içanen, ez naiz jabalduco; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunac.
Guiçasemea, huna non kencen darotzudan çure beguiençat lehiagarri dena, eta çauritara dudan bihurcen; eta çu etzare deithoraturen, ez duçu nigarric eguinen, ez duçu nigarric ixurico.
Erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non nerorrec liçuntaracico dudan ene sainduteguia, çuen erresumaco leloa, çuen beguien lehiagarria, eta ceinaren gainean beldurcen baita çuen arima; çuen seme-alaba, utzi ditutzuenac, ezpataren azpira dire erorico.
koroac içanen ditutzue buruan, eta oinetacoac oinetan; etzarete deithoratuco eta ez duçue nigarric eguinen; bainan egonen çarete çuen tzarquerietan iharcen, eta auhenez, norc bere anaia ikustean.
Eta çu, guiçasemea, huna, beren indarra, beren goihendeco bozcarioa, eta beren beguien lehiagarria, ceinaren gainean phausatzen baitire hequien arimac, eta beren seme-alabac kenduco diozcatedan egunean;
Egun hartan, diot, çure ahoa ihesliarrari idequico çaio; minçatuco çare, eta etzare guehiago ixilic egonen; eta içanen çare eçagutzaritzat, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.