Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, Tir; eta hire contra iganaraciren ditinat asco jendaqui, itsasoac tirainac iganarazten dituen beçala.
Eta urraturen dituzte Tirreco harrasiac, eta arthiquiren dituzte hango dorreac; eta hartaric haiçaturen dut hango herrautseraino, eta hura eguinen dut harri legunena beçain biphil.
Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin.
Hire alaba landetan direnac hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazcargailuz, eta itzulian eguinen din hersgailu bat, eta hire contra alchaturen din erredola.
Haren çaldi ostearen herrautsac estalico hau; çaldizcoen, arroden eta orga-lasterren tarrapatac ikaraturen ditin hire harrasiac, hire atheetaric sarthuco denean, hiri eragotzi bateco urraduratic beçala.
Larruturen haute hire aberastasunetaric, harrapaca eramanen ditine hire tratuco gauçac, urraturen hire harrasiac, eragotziren hire etche ederrac, eta uraren erdian eçarriren hire harri, çur, herrautsac.
Eta itsasoco buruçagui guciac jautsico dire beren jarlekuetaric; eta kenduco dituzte beren aphaingailuac, eta erauncico beren soineco carançatuac, eta lazturaz jauncico dire, jarrico dire lurrean; eta hire terrepenteco eragozpenaz harrituac, miresten egonen dire.
Eta hire gainean deithorea hasiric, erranen deraine: Nola çare galdu, çu, itsasoan cinaudecena, hiri aiphatu, itsasoan hazcar cinena çure egoiliarrequin, ceinen beldur baitziren guciac?
Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hiri desmasiatu bat eguinen hautanean, egoiliarric ez duten hiriac beçala; ondar-lecea hire gainera erakarrico dudanean eta ur-uharrec estalico hautenean;
Putzura, bethico populura jausten direnequin ambilduco hautanean; eta putzura jausten direnequin luphe beherenetan mortu çaharrac beçala eçarrico hautanean, ez deçanan guehiago egoiliarric içan; ene ospea berriz, bicidunen lurraren gainean hedatu duquedanean,