Eta erranen dioçu Tirreri, itsaso-sarcean dagoenari, asco irletara populuequin tratu eguiten dabilanari: Hau dio Jainco Jaunac: Oi Tir, hic erran içan dun: Osoqui naiz ederra
Guiblostar çaharrec eta hango guiçon ancetsuec içatu dituzte itsasturuac hire tresna gucien erabilceco; itsasoco unciac oro eta hequietaco itsasturuac baliatu ditun hire tratuco.
Aradar gazteac hire armadarequin ciren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ciren Pigmearrec ere beren gueci-unciac dilindan eçarri dituzte inguruan hire harrasietaric; hequiec osatu dute hire ederçapena.
Siriarra huen tratukide, hire salerosi handien ariaz, eta hire merkatuetara atheratu ditin harri baliosa, purpura, oihal lorecatuac, liho ederrenac, seda eta gauça balios mota gucia.
Arabia eta Cedarreco aitzindari guciac, hire escuco tratulariac hintuen; bildotsequin, ahariequin eta pittiquequin heldu ciren hire gana hire tratulariac.
Sabaco eta Erreemaco salçaileac hire tratulariac citunan, beren usain goço hautequin, beren harri baliosequin eta urhearequin, ceina hire merkatuetara atheratzen baitzuten.
Hequiec hire tratulariac citunan beren moredin-sakequin, beren oihal lorecatu eta tresna baliosequin, ceinac estalguiz inguratuac eta sokaz estecatuac baitziren; cedroac ere bacituzten hire tratuetan.
Hire aberastasun, dirutze eta nihonereco gauça ederrac, hire ontasunac erabilcen eta hire populuari manatzen cioten itsasturu eta lemaçainac, hire barnean hituen guerlariac ere, hire erdian den oste guciarequin, itsaspera erorico ditun hire eragozpeneco egunean.
Hire tratuac erabiliz itsasoa gaindi, ontasunez bethe ditun asco populu; hire aberastasun handiez eta hire populuqueta gaitzaz aberastu ditun lurreco erregueac.