Guiçasemea, erroçu Tirreco buruçaguiari: Hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, eta erran içan baituc: Jainco naiz ni; eta Jaincoaren jarlekuan jarri baihaiz itsasoaren erdian, guiçon bat haicelaric, eta ez Jaincoa; eta hire bihotzari eraguin baitioc, Jaincoaren bihotza balitz beçala;
Horren gatic, huna non erakarriren ditudan nic hire gainera arrotzac, jendaietaric hazcarrenac; eta biluciren dituzte beren ezpatac hire çuhurciaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.
Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz.
Hire tratuqueta handian, hire barnea bethe dic tzarqueriac, eta bekatu eguin duc; eta iraici haut Jaincoaren menditic, eta galdu haut, oi querubin gueriçatzailea, haran dirdiragarrien erditic.
Hire bihotza hantu duc hire edertasunean; hire edertasunean galdu duc çuhurcia; arthiqui haut lurrera, eta eçarri haut erregueen aitzinean beguira ciaçaiaten.
Lohitu duc hire saindutasuna hire gaixtaquerien osteaz eta hire tratuetaco tzarqueriaz. Hire erditic atheraco diat beraz su bat, iretsico hauena; eta hautsetan eçarriren haut lurraren gainean, ikusten hauten gucien aitzinean.
Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna.
Eta içurritea eta sarrasquia igorriren ditut horgo placetara; eta inguruan ezpatac hilic horren erdian erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
Eta Sidon ez da guehiago Israelgo etchearençat içanen uhertasunezco behaztopagailu bat, eta alde orotaric oinhacea ematen duen arrance bat ceiher eguiten diotenen inguruan; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
Hau dio Jainco Jaunac: Bilaraci dituquedanean Israelgo umeac populuetaric ceinen erdian barraiatuac baitire, hequien baithan sainduetsia içanen naiz jendaien beguien aitzinean; eta beren lurrean, Jacob ene cerbitzariari eman içan diotan lurrean eguinen dute beren egoitza.
Eta han egonen dire beldurric gabe; eguinen dituzte etcheac, landatuco mahastiac, eta gogoa çabalic egonen dire, ene juiamenduac bethe dituquedanean, hequien contra inguruan atheratzen diren gucien gainean; eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna.