Minça çaite eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican Faraon, Eguiptoco erregue, erainsugue handi, hire ibaien erdian etzaten haicena, eta diocana: Enea da ibaia, eta neronec eguin dut ene burua.
Muthurreco bat eçarrico diat hire ahoan; eta hire ezcatei iratchiquiren ditiat hire ibaietaco arrainac; eta atheraturen haut hire ibaien erditic, eta hire arrain guciac hire ezcatei lothuac egonen dituc.
Eta mortura arthiquiren çaituztet hi eta hire ibaieco arrain guciac; lurraren gainera erorico haiz; ez haute alchatuco ez-eta ehorcico; lurreco basabereei eta ceruco hegastinei jatera eman haut.
Escuz hiri lothu direnean, hautsi haiz, eta sarrasquitu diotec sorbalda gucia; eta noiz-etare hire gainean bermatu baitire, pusquetan goan haiz, eta ethendu diozcatec guerrunceac.
Aria hortaz, huna non heldu naicen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatac xahutu duqueen ondoan Eguiptoco lurra, hura eguinen dut mortu Sienesco dorretic eta Ethiopiaco muguetaraino.
Mortu eçarriren dut Eguiptoco lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriac hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuac egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Eguiptoarrac, eta haiçaturen ditut lurretara.
Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat.
Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada,