Eta erran çarotan: Guiçasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsico du çure sabelac eta hunec betheco du çure barnea. Eta jan nuen, eta ene ahoan eguin cen eztia beçain goço.
Ez-eta asco populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabecoetara, ceinen solasac ecin adi baitzinetzazque; eta halacoetara igorria bacina ere, ençun cinçazquete.
Eta çoaz, sar çaite gathibuen erdira, çure herrico umeetara; minça çaquizquiote, eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac; hean ençunen duten eta gueldituco diren.
Izpirituac halaber alchatu eta eraman ninduen, eta goan nincen uherric ene izpirituco gaitziduran; alabainan Jaunaren escua enequin cen, hazcarcen ninduelaric.
Eta ethorri nincen gathibuen gana, uzta berrietaco metara, Cobarreco hibai-bazterrean egoten cirenen gana; eta jarri nincen hequiec jarriac çauden toquian, eta han egotu nincen çazpi egunez atsecabetan.
Nic erraten dudanean gaixtaguinari: Heriotzez hilen haiz, çuc ez badioçu eçagutarazten, eta ez baçaizquio minçatzen, bere bide gaixtotic aldarazteco, hura bere tzarquerian hilen da; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.
Aldiz, eçagutarazten badioçu gaixtaguinari, eta hura ez bada bihurcen bere gaixtaqueriatic eta bere bide tzarretic, haina bere tzarquerian hilen da; çuc ordean libratu duqueçu çure arima.
Berriz, baldin prestua bere prestutasunetic makurturic, tzarqueriari lotzen bada, behaztopagailu bat eçarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez dioçulacoz eçagutaraci ene hitza; hura bere bekatuan hilen da eta haren eguinça prestuez orhoitzapenic ez da içanen; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.
Prestuari ordean arguitasuna eman balin badioçu, ez dadiençat prestua bekatura eror, eta hura ez bada erori, eguiazco bicitzeaz da bicico, eta çuc libratu duqueçu çure arima.
Eta izpiritua sarthu cen ene baithan, eta xutiaraci ninduen ene çangoen gainera, eta minçatu cen enequin, eta erran çarotan: Sar eta hers çaite çure etchearen erdian.
Eta çure aho gainari lotharaciren dut çure mihia; eta içanen çare mutu, eta ez açurriatzen duen guiçona beçala; ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da.
Bainan minçatu naquiqueçunean, idequiren dut çure ahoa, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ençuten duenac ençun beça, eta phausuan dagoena phausa beça, ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da.