Eta ezpata jautsico da Eguiptoaren gainera, eta Ethiopian içanen da icialdura, sarrasquituac Eguipton erorico direnean, eta hango ostea gathibu eramana eta haren asentuac urratuac içanen direnean.
Hau dio Jainco Jaunac: Eta erorico dire Eguiptoaren lagunçaileac, eta haren erreinuco hampurustasuna eceztatua içanen da; Sienesgo dorretic hasiric, han erorico dire ezpataren azpira, dio armadetaco Jainco Jaunac.
Egun hartan mandatariac ilkico dire ene aitzinetic uncitan, leherceco Ethiopiaren gogo sendoa; eta icialdura Ethiopiarretan içanen da Eguiptoaren egunean; ecen segurqui ethorrico da hura.
Hura eta haren populua harequin, jendaiaric hazcarrenac, erakarriac içanen dire lurraren xahutzera; ezpatac biluciren dituzte Eguiptoaren gainera, eta hilez betheco dute lurra.
Eta agorraracico ditut ibaien errecac, eta arthiquico dut lurra guiçon gaixtoenen escuetara; eta arrotzen escuz xahutuco dut lurra eta hartan direnac oro. Ni Jauna naiz minçatu.
Hau dio Jainco Jaunac! Xahuturen ditut jaincomoldeac, eta Memphistic galaraciren ditut idolac, eta Eguiptoco lurretic ez da guehiago buruçaguiric içanen, eta laztura eçarriren dut Eguiptoco lurrean.
Eta sua eçarrico dut Eguiptoan; erditzen hari denac beçala, Pelusioc eguinen du incirin, eta Alexandria eceztatua içanen da, eta Memphis egun oroz hesturan.
Eta Taphnisen ilhunduco da eguna, han hautsico dudanean Eguiptoaren manamenduco makila, eta han iraunguico denean haren ahalaren hampurustasuna; hedoi batec estalico du hura; hango nescatchac berriz, gathibu eramanac içanen dire.
Guiçasemea, Eguiptoco erregue Faraonen besoa hautsi dut; eta hara ez dela lothua osagarriaren bihurrarazteco; ez da xerrendaz içan tincatua, ez-eta oihalez inguratua, indarra bihurturic iduc ahal deçan ezpata.
Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna banohaquiola Eguiptoco erregue Faraoni, eta phorroscaturen dut haren beso hazcarra, bainan hautsia; eta ezpata kenduco dut haren escutic.
Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta ene ezpata eçarriren dut haren escuan; eta hautsico ditut Faraonen besoac, eta heiagoraca harico dire haren aitzinean hilac içanen direnac.
Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta Faraonenac erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, ene ezpata eman duquedanean Babilonaco erregueren escuan, eta hura luçatuco duenean Eguiptoco lurraren gainera.