Guiçasemea, deithorea abia çaçu Faraon Eguiptoco erregueren gainean, eta erroçu: Iduri huen jendaietaco lehoina eta itsasoan den erainsuguea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urac nahasten hituen hire çangoez, eta oincatzen hituen hibaiac.
Eta lurrera arthiquico, eta landen erdira egotzico haut; hire gainean egonaracico ditiat ceruco hegastin guciac, eta hitaz aseco ditiat lur gucico basabereac.
Eta iraunguitua içanen haicenean, estalico diat cerua, ilhuntaracico ditiat hango içarrac, hedoi batez itsutuco diat iguzquia, eta ilharguiac ez dic emanen bere arguia.
Ceruco arguiçagui guciac jarraracico ditiat hire minduru; eta ilhumbeac hedatuco ditiat hire lurraren gainera, cioc Jainco Jaunac, hire guiçonac sarrasquituac erorico direnean lurraren erdian, cioc Jainco Jaunac.
Eta hire gainean harriaracico ditiat asco populu; eta hequien erregueac icialdura gaitzaz ikaratuco dituc hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuco denean hequien buruen gainetic; eta bakotcha batbatean bere biciarençat ikaran jarrico duc hire eragozpeneco egunean.
Eta galaraciren ditut hango acienda, ur handien bazterretan ciren guciac; eta guiçonaren oinac ez ditu guehiago ur hequiec nahasico, ez-etare acienden behatzac uhartuco.
Desmasian eçarri duquedanean Eguiptoco lurra; lurra berriz, daduzcan gucietaric gabetua içanen da, jo dituquedanean hango egoiliarrac oro; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
Horra deithorea, eta deithore hori eguinen dute; jendaietaco alabec cantatuco dute; deithore hori eguinen dute Eguiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainco Jaunac.
Putzuaren ondarretan eçarriac dire hequien hobiac; Asurren hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilac, ezpataren azpira eroriac, beihala bicidunen lurrean larderia eman içan çutenac.
Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu gucia; hauquiec oro hilac eta ezpataren azpira eroriac; luphe beherera ingurebaquigabe jautsiac; bicidunen lurrean beren larderia eçarri çutenac, eta beren laidoa eraman dutenac putzura jausten direnequin.
Hilen erdian eçarri dute haren etzaunça haren populu gucien erdian; haren inguruan dute hobia; hequiec oro ingurebaquigabeac, eta ezpataren azpira erori direnac; ecen beren larderia eman dute bicidunen lurrean, eta eraman dute beren laidoa putzura jausten direnequin; hilen erdian daude etzanac.
Han dire Mosoc eta Thubal eta beren populu guciac, beren inguruan hequien hobiac; hequiec oro ingurebaquigabeac, hilac eta ezpataren azpira eroriac, ceren eman çuten beren beldurra bicidunen lurraren gainean.
Eta ez dire etzanac içanen hazcarrequin, erori direnequin, ingurebaquigabeequin, ifernura beren harmequin jautsi direnequin eta ceinac beren ezpatac beren buruen azpian eçarri baitituzte; eta beren gaixtaqueriac heçurretan barna baitzituzten sarthuac; ceren bicidunen lurrean ciren hazcarren lazgarri bilhacatu.
Han daude Idumea, bere erregue eta aitzindari guciac, ceinac beren armadarequin eçarriac baitire ezpatac hil dituenequin, eta etzanac baitaude ingurebaquigabeequin eta putzura jausten direnequin.
Han dire ipharreco buruçagui guciac, eta ihiztari guciac, ceinac ikaran eta beren indarrean ahalcatuac, eramanac içan baitire hilac içan direnequin; ingurebaquigabe lokartu dire ezpatac hil dituenequin, eta beren ahalquea eraman dute putzura jausten direnequin.
Ceren laztura eçarri baitut bicidunen lurrean; eta Faraon eta bere populu gucia, ingurebaquigabeen erdian eta ezpatac hil dituenequin lokartu dire, dio Jainco Jaunac.