Guiçasemea, minça çaite çure populuco umeei eta erraten daroeçu: Erakarriren dudanean ezpata lur baten gainera, eta lur hartaco populuac hartu duqueenean guiçon bat aphalenetaric eta eçarri bere çainceco beguiralari;
Turutaren durrunda ençuten duena, nor-nahi içan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorriric, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain içanen da.
Baldin beguiralariac ikusten badu ezpata ethorcen, eta turuta jo ez badu; eta populuac ez badu çaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bicia kencen badio populuari; hau atzemana da bere bekatuan; bainan hunen odola beguilariaren escuan dut bilhatuco.
Nic gaixtaguinarençat erraten badut: Gaixtaguina, heriotzez hilen haiz eta çu ez baçare minçatzen, gaixtaguina beguira dadien bere bidetic; gaixtaguin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola çure escuan dut bilhatuco.
Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.
Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare?
Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea?
Hargatic çuc, guiçasemea, erroçute çure populuco umeei: Prestutasunac ez du prestua atheraco, edocein egunez bekatu eguiten badu; eta gaixtaqueriac ez dio gaixtaguinari hoben ekarriren, edocein egunez bihur dadien bere tzarqueriatic; eta prestua bere prestutasunean ecin da bicico, edocein egunez eguin deçan bekatu.
Erran baneço ere prestuari bicico dela; eta hura bere prestutasunari fidaturic, eror baledi bekatura; haren eguincari prestu guciac ahanztera utziac litazque, eta eguin duen tzarquerian hil laiteque.
Nic ordean gaixtaguinari erran baneço: Heriotzez hilen haiz; eta hura bere bekatuaz urriquitan sar baledi, eta çucentasuneco eta prestutasuneco eguincariac eguin baletza;
Eta gaixtaguin harec bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bicitzeraco manamenduetan ibil baledi, eta bidegabequeriaric batere eguin ez baleça; bicitzez bici laiteque, eta ez laiteque hil.
Bada, Jaunaren escua arratsean jarri cen ene gainean, itzurlea ethor çadien baino lehen; eta hau goicean ethorri ceneco, idequi çarotan ahoa; eta ene ahoa idequia içan eta ez nincen ixilic egotu guehiago.
Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra.
Hargatic erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Haraguiac odolarequin jaten ditutzuenec eta beguiac çuen cikinquerietara alchatzen, eta odola ixurcen, primançaz goçaturen othe duçue lurra?
Hau erranen daroeçu: Hunela dio Jainco Jaunac: Ala ni! etche urratuetan daudecenac ezpataren azpira direla erorico; eta basabereei irestera emana içanen dela bazterretan dena; hazcargailuetan eta har-ciloetan direnac berriz, içurritetic hilen dire.
Eta lurra eçarriren dut eremu eta mortu; eta hango indar hampurutsua iraunguiren da; eta inconiaturen dire Israelgo mendiac, nihor ez delacoz guehiago hequietan gaindi iragaiten.
Eta çu, guiçasemea, çure populuco ume, çutaz harrasi-ondoetan eta etcheetaco atheetan minço direnec batac berceari eta lagunac lagunari erraten dute: Çatozte, eta dugun adi cerica den Jauna ganic ilkitzen den solasa.
Eta heldu çaizquitzu, oste bat sarcen denean beçala; eta çure aitzinean jarcen dire ene populua balire beçala; eta aditzen dituzte çure solasac, eta ez dute hequien arabera eguiten, ceren hequien ahoac copletara itzulcen baititu, eta hequien bihotza bere jaramantasunari jarraiquitzen baita.