Hargatic erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ceren çareten desmasan, eta inguruan çango-petan erabiliac, eta berce jendaquien primança bilhacatuac, eta çareten aho-mihitan erabiliac eta populuen laidagarri;
Hargatic, Israelgo mendiac, adi çaçue Jainco Jaunaren hitza: Jainco Jaunac hau diote mendiei eta munhoei, errequei, haranei eta mortuei, harrasi urratu eta hiri hustu, berce jendaiac inguruan desmasatu eta escarniatu dituztenei;
Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Nola ene karraren suan minçatu bainaiz berce jendaien eta Idumea guciaren contra, ceinec ene lurra beren buruari primancetan eman baitiote bozcariorequin, eta bihotz eta arima guciz; eta haren larrutzeco, egoiliarrac iraici baitituzte;
Hargatic profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen dioçute mendi, munho, bizcar, haranei: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene karrean eta iraquiduran minçatu naicen ni, jasan behar içan duçuelacoz jendaien ganic ahalquea.
Eta betheco çaituztet guiçon eta aciendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetic beçala egoiliarrez betheco çaituztet, eta hastetic içan ditutzuen baino ontasun handiagoac emanen darozquitzuet; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
Eta çuen gainera erakarriren ditut guiçonac, Israelgo ene populua, eta primançaz goçaturen çaituztete, eta içanen çarete hequien primança, eta etzarete guehiago egonen hequietaz gabeturic.
Eta ez dut guehiago çure erdian adiaraciren jendaien ganicaco ahalqueria, eta ez duçu jasanen populuen ganicaco laidoa, eta ez duçu guehiago galduren çure jendea, dio Jainco Jaunac.
Guiçasemea, Israelgo umeac beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren eguincez eta lehiez; hequien bidea ene aitzinean eguina da astagaizdunaren lohiqueriaren idurico.
Eta goan dire jendaietara, eta sarthu dire, eta ene icen sainduaren laidagarri ciren, hequiez erraten cenean: Hori da Jaunaren populua, eta ilki dire haren lurretic.
Eta bihotz berri bat emanen darotzuet, eta izpiritu berri bat eçarriren dut çuetan; eta harrizco bihotza kenduren dut çuen haraguitic, eta emanen darotzuet haraguizco bihotza.
Hau dio Jainco Jaunac: Egun hartan ceintan xahutuco baitzaituztet çuen gaizqui gucietaric, eta hirietan eguinaracico baitarotzuet çuen egoitza, eta berrituco baititut leku eragotziac;
Erranen dute: Lur larre goan hori, atseguinezco baratze bat iduri eguina da; eta hiri mortu eguinac, jendez gabetuac eta urratuac, hazcargailuz berriz inguratu dire.
Eta çuen inguruco jendaia guelditu ditazqueen guciec eçaguturen dute, ni naicela Jauna, urratua alchatu eta larre goana lanthu ditudana, ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana.
Hala-nola arthalde saindua, Jerusalemgo arthaldea hango besta-buruetan: hiri mortu eguinac horrela içanen dire guiçonezco arthaldez betheac, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.