Eta çuc har çaçu burdinazco padera bat, eta eçar çaçu hura çure artean eta hiriaren artean burdinazco harrasi bat beçala; eta hiriaren contra gogortuco duçu beguia, eta sethiotan içanen da, eta inguratuco duçu. Hori da Israelgo etchearençat eçagutzari bat.
Eta çuc lo eguinen duçu ezquerreco sahetsaren gainera, eta alderdi hartan eçarrico ditutzu Israelgo etchearen bekatuac, haren gainera lo eguinen duçun egun guciez, eta çure gain hartuco duçu hequien gaizquia.
Eta hori eguin duqueçunean, lo eguinen duçu berriz escuineco sahetsaren gainera, eta jasanen duçu Judaco etchearen gaizquia berrogoi egunez, eguna urtheco, diot, eguna eman darotzudala urtheco.
Eta har çatzu oguia, garagarra, baba, dilista, artho-xehea eta xinguila; eçarrico ditutzu unci batean, eta çuretzat eguinen ditutzu oguiac, sahetsaren gainera lo eguinen duçun egunetaco; janen ditutzu hirur ehun laur hogoi eta hamar egunez.
Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna ene arima kutsatu içan gabea dela; haurretic orai arteo ez dut jan haragui bera hilic ez-eta basabereec xehacaturic; haragui lohiric batere ez da ene ahoan sarthu.
Eta erran çarotan: Guiçasemea, huna non hautsico dudan Jerusalemen oguiaren makila; oguia phisatuz eta asaldutan janen dute, eta ura edanen dute neurtuz eta hesturetan;