Gure desherripeneco hogoi eta borzgarren urthean, urthe-hastean, hilabethearen hamarrean, hiria eragotzia içan cenetic hamalaugarren urthean; egun hartan berean Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta eraman ninduen Jerusalemera.
Jaincoa ganicaco ikuspenez eraman ninduen Israelgo lurrera, eta utzi ninduen mendi guciz gora baten gainean, ceinaren gainean baitzen hiri molde bat beçala, hegoarat hedatzen cena.
Eta hartara sarraraci ninduen; eta hara non cen guiçon bat ceinaren beguitharteac arguitzen baitzuen cobreac beçala; eta lihozco soka bat baçuen escu batean, eta neurceco haga bat bercean: eta athean çagoen xutic.
Eta hara etchearen inguru gucian harrasi bat campoco aldetic; eta guiçonac escuan çaducan neurceco haga bat, sei beso eta cehe bat luce cena; eta neurtu çuen harrasiaren çabaltasuna, ceina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat.
Eta ethorri cen iguzqui-aldera beguiratzen çuen athera, eta hango mailetan gora igan cen; eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasac haga baten çabaltasuna çuela.
Bada, atheco guelac iguzqui-alderat, hirur ciren alde batetic eta hirur bercetic; eta neurri bat çuten hirurec, eta neurri bat aitzinaldeec, athearen bi aldeetan.
Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz.
Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta hara guela batzu, eta harrizco lauçada bat lorioan inguru gucian; hogoi eta hamar guela ciren lauçadaren inguruan.
Eta hartaco guelac, hirur alde batetic eta hirur bercetic; eta haren aitzinaldea lehembicico athearen neurriaren arabera; eta haren berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz çabalera.
Hartaco leihoac berriz, eta sarcea eta bernuçadurac, iguzqui-alderat çagoen athearen neurricoac ciren; eta baciren çazpi mail haran igaiteco eta sarce bat aitzinean.
Eta harat igaiteco baciren çazpi mail, eta sarcea athearen aitzinean cen; eta haren aitzinaldean baciren palma bernuçatuac, bat atde batetic, eta berce bat bercetic.
Neurtu cituen hango guela, haren aitzinaldea eta sarcea, haren leihoac eta sarcea inguruan, ceinec baitzituzten neurri berac, berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera.
Eta neurtu çuen hango sarcea, erran nahi da campoco ezcaratzecoa; eta baciren palma bernuçatuac haren aitzinaldean, alde batetic eta bercetic; eta harat igaiteco baciren çorci mail.
Eta athe-sarcean baciren bi mahain, bat alde batetic eta bercea bercetic, hequien gainean imolatzeco holocausta eta bekatuarençateco eta hobenarençateco bitimac.
Holocaustarençateco lau mahainac berriz, lau izquinetaco harriz ciren eguinac; beso bat eta erdi luçara, beso bat eta erdi çabalera eta beso bat gorara çuten; eta hequien gainean ematen ciren holocausten eta bitimen imolatzeco tresnac.
Ipharrera dagoen guela berriz, aldareco cerbitzuan dauden aphecençat içanen da; horiec dire Sadoquen semeac, Lebiren umeetaric Jaunaren gana hurbilcen direnac, haren cerbitzatzeco.
Eta sarraraci ninduen templo-sarcera, eta neurtu çuen sarcea borz beso alde batera eta borz beso bercera, eta athearen çabaltasuna hirur beso alde batera eta hirur beso bercera.
Lorioac berriz, hogoi beso cituen luçara eta hameca çabalera, eta çorci mail gora igaiten cen hartara. Eta aitzinaldean baciren habeac, bat alde batetic, eta berce bat bercetic.