Gure erbestealdiko hogeita bosgarren urtean, urtearen hasieran, hilaren hamarrean, Jerusalem erori zela hamalau urte bete ziren egun berean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz.
Jainkozko ikuskaritan Israel lurraldera eraman eta mendi garai baten gainean utzi ninduen, eta haren gailurrean, hegoaldera, eraikin-multzo bat zegoen, hiri baten antzekoa.
Esan zidan gizonak: «Gizaseme, begira erne, entzun adi eta jarri arreta erakutsiko dizudan guztiari, erakuts diezazudan ekarri baitzaituzte hona. Gero, kontatu israeldarrei ikusiko duzun guztia».
Tenplua ikusarazi zidan: bira osoan harresiz inguratua zegoen. Gizonak eskuan zeukan makila hiru metrokoa zen; harresia neurtu, eta hiru metroko lodiera eta hiru metroko altuera zuen.
Alde bietan, zaingelak zeuden: hiru metro ziren luze eta hiru metro zabal, eta gelatik gelara, bi metro eta erdiko tartea zegoen. Atalasea barnealdetik, atalondo aldera, hiru metro zen zabal.
Zaingela haietako baten barreneko hormatik, aurrez aurre pasabidearen beste aldean zegoen gelaren barreneko hormaraino neurtu zuen: hamabi metro eta erdiko tartea zegoen.
Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe. Geletako barne-hormetan palmondoak zeuden zizelkatuak.
Alde bietan zeuden hiru zaingelak, tarteko hormak eta atalondoa ekialdeko sarrerakoen neurri berekoak ziren: hogeita bost metro luze eta hamabi eta erdi zabal.
Iparraldeko sarreraren aurrez aurre, barneko atarirako sarrera zegoen, ekialdetik bezalaxe; sarrera batetik besterako tartea neurtu zuen gizonak: berrogeita hamar metro.
Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, eta hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal. (
Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. Sarrerak, atalondoa barne, leihoak zituen inguru guztian, eta hogeita bost metro zen luze eta hamabi eta erdi zabal.
[42-43] Erre-oparitarako abereak hiltzeko lau mahaiak harlanduzkoak ziren: hirurogeita hamabost zentimetro ziren luze-zabal eta berrogeita hamar gora; mahai gainean oparigaiak ipintzen ziren. Gelaren bira guztian sei zentimetroko apaltxo bat zegoen, eta bertan ipintzen zen oparitarako abereak hiltzeko tresneria.
Gizonak barneko atarira eraman ninduen, non bi gela baitzeuden: bata iparraldeko sarreraren ondoan, hegoaldera jotzen zuena, eta bestea hegoaldeko sarreraren ondoan, iparraldera jotzen zuena.
eta iparraldera begira dagoena aldareko zerbitzuaz arduratzen direnentzat; hauek Tzadoken ondorengoak dira, lebitarren artetik Jaunaren zerbitzurako aukeratuak».
Tenpluko atalondora eraman ninduen gizonak eta neurtu egin zuen: sarrerako hormek, atearen bi aldeetakoek, bi metro eta erdiko lodiera zuten, ateak zazpi metroko zabalera eta atearen muntagek metro eta erdiko zabalera bakoitzak.