Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea iguzqui-aldetic sarcen cela; eta haren harrabotsa cen ur-uharren harrabotsa beçala, eta lurra arguitua cen haren maiestateaz.
Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.
Hequiec beren athea eguin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeac ene habeen aldean; eta harrasi bat cen hequien eta ene artean; eta ene icen saindua lohitu dute eguin dituzten icigarriqueriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean.
Eta gorri beitez eguin dituzten guciez. Eta erakutsotzute etchearen itchura eta moldea, sar-ilkiac eta xehetasun gucia, eta arrimuac oro, eta huntaco legueac; eta iscriba çatzu hequien aitzinean, beguira detzazten eta obra huntaco xehatzapen eta manamenduac.
Bada, huna aldarearen neurriac neurri cinenaz, ceinac baitzuen beso bat eta cehe bat: haren sabelac baçuen beso bat, eta çabal cen beso batez, eta akabançac ezpaineraino eta inguruan baçuen cehe bat. Horra beraz nolacoa cen aldarearen erreca.
Haren heguiac bacituen hamalau beso luçara, eta hamalau beso çabalera lau izquinetan; eta koroac inguruan baçuen beso erdi bat, eta haren sabelac beso bat inguruan. Hartaco mailac berriz, iguzqui-aldera ciren itzuliac.
Eta guiçonac erran çarotan: Guiçasemea, hau dio Jainco Jaunac: Edocein egunez eguin dadien aldarea, huna hortaco ceremoniac, horren gainean holocausta içan dadien escainia eta odola ixuria.
Eta haren odoletic harturic, eçarrico duçu aldarearen lau adarretan, eta bazterraren lau izquinetan, eta koroaren gainean inguruan, eta xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea.
Berriz, çazpi egunac bethe ondoan, çorcigarrenean eta handic harat, aphecec aldarearen gainean eguinen dituzte çuen holocaustac, eta baquearençat escaincen diren bitimac; eta jabaldua içanen naiz çuen alderat, dio Jainco Jaunac.