Eta Jaunac erran çarotan: Athe hori hersia egonen da; ez da idequico, eta nihor ez da hortaric iraganen; ceren hortaric den sarthu Israelgo Jainco Jauna, eta hersia egonen da
Eta eraman ninduen ipharreco atheco bideaz temploaren aitzinera; eta ikusi nuen, eta hara Jaunaren ospeac bethe çuela Jaunaren etchea; eta erori nincen ahuspeca.
Ecen sarraraci ditutzue arrotzac, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabeac, egon citecen ene sainduteguian eta lohi ceçaten ene etchea; eta escaincen ditutzue ene oguiac, bilgorra eta odola, eta çuen tzarqueria guciez hausten duçue enequilaco patua.
Eta ez ditutzue beguiratzen ene sainduteguico manamenduac, eta ene sainduteguian beguiratzeco eman ditudan legueen çainac eçarri ditutzue çuen burutaric.
Hau dio Jainco Jaunac: Edocein arrotz, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabea denic; edocein arrotz seme, Israelgo umeen artean dagoenic, ez da ene sainduteguian sarthuren.
Lebitarrac ere, ene ganic urrundu direnac Israelgo umeen makurrean, eta ene ganic ceihertu direnac beren jaincomoldeen ondotic, eta beren gaizquia jasan dutenac,
Ene sainduteguian içanen dire kutchaçain, athalçain, eta etcheco cerbitzari; hequiec hilen dituzte holocaustetaco abereac eta populuaren bitimac; eta populuaren aitzinean egonen dire, haren cerbitzatzeco.
Hura cerbitzatu dutelacoz bere jaincomoldeen aitzinean, eta Israelgo etchearençat eguin direlacoz gaizquiraco behaztopagailu, hargatic alchatu dut ene escua hequien gainera, dio Jainco Jaunac, eta jasanen dute beren gaizquia.
Eta ez dire ene gana hurbilduren apheztasuneco eguimbideen niri bihurceco, eta sainduren sainduaren ondoan diren ene sainduteguiei ez dire hurbilduren; bainan jasanen dituzte beren ahalquea eta eguin dituzten tzarqueriac.
Aldiz, aphez eta lebitar Sadoquen umeac, ene sainduteguico ceremoniac beguiratu dituztenac, noiz-etare Israelgo semeac ene ganic makurcen baitziren, hequiec hurbilduren dire ene gana, ene cerbitzatzeco; eta ene aitzinean egonen dire, bilgorraren eta odolaren niri escainceco, dio Jainco Jaunac.
Eta barneco ezcaratzeco atheetan sarthuco direnean, lihozco soinecoac jauncico dituzte; eta ilezcoric ez dute batere eçarrico, barneco ezcaratzeco atheetan eta barnean cerbitzua eguitean.
Eta campoco ezcaratzera populuaren gana ilkico direnean, aldatuco dituzte soinecoac ceinequin cerbitzatu baitute, eta utzico dituzte sainduteguico kutchateguian, eta berce soinecoac jauncico dituzte, eta ez dute populua sainduetsico beren barneco soinecoequin.
Eta ez dute ez alhargunic, ez berceec utzi emazteric hartuco, bainan-bai Israelgo etcheco odoleticaco nescatcha gazteac; har deçaquete ordean aphez baten ganic alhargundua den alharguna.
Eta cerbait makur içanen denean, beguiratuco dire ene juiamenduei eta juiatuco dute. Ene legueac eta manamenduac iduquico dituzte ene besta-buru gucietan, eta sainduetsico dituzte ene larumbatac.
Ez dire sarthuco guiçon hil bat den toquira, lohi ditecen beldurrez, non ez duten aita edo ama, semea edo alaba, anaia edo arreba bigarren senharric içan ez duqueena; bercela kutsa laizteque.
Eta ene sainduteguian barneco ezcaratzera sarthuco den egunean, ene cerbitzatzeco sainduteguian, escainça bat bere bekatuarençat eguinen du, dio Jainco Jaunac.