Eta neurtu cituen berce mila beso, eta eraman ninduen ura gaindi, ceina bainuen guerriraino. Eta neurtu cituen oraino mila beso, uhar bat ecin iragan nuena, ceren urac hantu baitziren uhar barna hartan, ecin iragan baitzitaqueen oinez.
Eta erran çarotan: Iguzqui-aldeco legar-murruetara ilkitzen eta mortuco celhaietara jausten diren ur horiec itsasoan sarthuco dire, eta ilkico dire, eta urac gueçatuac içanen dire.
Eta nora-nahi goan dadien uharra, edocein acienda bici herrestatzen denic, bicico da, eta ur horiec sarcen diren toquietan içanen da arrain asco, eta uharra ethorcen çaioten guciac sasualduco eta bicico dire.
Eta arrançariac ur horien gainean egonen dire; Engaditic Engalimera çare idorleku bat içanen da. Asco arrain mota içanen da elemeniaca, itsaso handian beçala.
Eta uharraren heguietan bi aldeetaric sorthuco da cer-nahi çuhaitz fruitudun; hequien hostoa ez da erorico, eta fruitua etzaiote escastuco; hilabethe oroz ekarrico dute berria, ceren horgo urac sainduteguitic ilkitzen baitire; eta hequien fruituac içanen dire hazcurritzat eta hostoac sendacaritzat.
Bada, goçatuco duçue, bakotchac bardin bere anaiac beçala, lur hori ceinaren gainean alchatu baitut escua, çuen arbasoei emanen niotela; eta lur hori erorico çaitzue goçamenetara.
Aldiz iguzqui-aldeco alderdia içanen da Aurango erditic, Damasco erditic, Galaadeco erditic eta Israelgo lurraren erditic, Jordanea delaric muga iguzqui-aldeco itsasoraino: neurtuco duçue halaber iguzqui-aldeco aurkinça.
Hegoaldeco aurkinça berriz, içanen da Thamarretic Cadeseco Jaçargoaco uretaraino, eta errecaz itsaso handiraino; eta hori da hegoarat hegoaldeco aurkinça.
Eta primancetan hartuco duçue çuençat, eta çuetara bilduco eta çuen artean haurrac içanen dituzten arrotzençat; eta hauquiec içanen çaizquitzue hala-nola toquicoac Israelgo umeen artean; çuequin çathituco dute lurra Israelgo leinuen erdian.