Eta erroçute: Israelgo mendiac, adi çaçue Jainco Jaunaren hitza. Jainco Jaunac hau diote mendiei eta munhoei, harcadiei eta haranei: Huna non erakarriren dudan ezpata çuen gainera, eta herrautsiren ditut çuen leku gorac;
Eta çuetaric libratuac nitaz orhoituren dire jendaien artean, ceinetara gathibu eramanac baititazque; ceren nic hautsico baitut hequien bihotz lohitu eta ene ganic urrundua, eta idequico ditut hequien begui jaincomoldeequin lohituac; eta beren icigarriqueria gucietan eguin dituzten gaizquien gainean berec harturen dute beren buruençat gaitzirizco.
Hau dio Jainco Jaunac: Jo çaçu escuaz, jo çaçu çangoaz, eta erraçu: Çorigaitz Israelgo etchearen gaizquien icigarriqueria guciençat! Ceren ezpataz gosete eta içurriteaz xahutzera baitoha.
Urrun dena, içurritic hilen da; hurbil dena berriz, ezpatac arthiquiren du; eta guelditua eta sethiatua dena, goseac hilen du; eta aseco dut ene hasarrea hequien gainean.
Eta ni naicela Jauna jaquinen duçue, çuen hilac içanen direnean çuen jaincomoldeen erdian, çuen aldareen inguruan, munho gora gucien gainean, eta mendi-casco gucietan, eta çuhaitz adarsu gucien azpian, eta haritz hostotsu gucien azpian, çuen idolençat isensu usaina igan içan den lekuetan.
Eta hequien gainera hedaturen dut ene escua; eta hequien egon-leku gucietan, Deblathaco mortutic hasiric, lurra desmasian eta larrutua eçarriren dut; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.