Huna orai akabança hire gainean hire gainera ixurico dinat ene hasarrea, eta juiatuco haut hire bideen arabera, eta jaçarrico darozquinat hire icigarriqueria guciac.
Eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco; bainan hire gainera erorraracico ditinat hire gaixtaqueriac, eta hire itsusqueriac hire erdian gueldituco ditun; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
Oi lurra, orai hurbildic hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseco dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtaqueria guciac darozquinat gainera emanen;
Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna.
Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.
Ecen salçaileari, oraino bici balitz ere, etzaio saldu duen gauça bihurturen alabainan ikuspen populu guciarençateco hau, ez da alferric bihurturen, eta guiçona ez da hazcarturen bere bicitzeco tzartasunean.
Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu.
Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat;
Eta erakarriren ditut jendaietaric gaixtoenac, eta jabeturen dire hequien etcheez; eta ixilaraciren dut botheretsuen hampurustasuna, eta etsaia nausituren da hequien sainduteguiez.
Afaldua asalduaren gainera ethorrico da, haroa haroaren gainera; eta profeten ikuspen bilha ibilico dire, eta leguea galduco da apheçaren baitharic eta conseilua çaharretaric.
Erregue auhenez egonen da, atsecabeac inguratuco du buruçaguia, eta ikaran içanen dire populuaren escuac. Eguinen daroet eguin dutenaren arabera, juiaturen ditut juiatu dutenaren arabera, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.