Eta hara sei guiçon heldu cirela ipharrera dagoen gaineco atheco bideaz, eta bakotcharen escuan bacen hilcaco tresna; hequien erdian ere bacen guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta thindunci bat baçuen guerrian: eta sarthu, eta xutic jarri ciren cobrezco aldarearen ondoan.
Eta Israelgo Jaunaren ospea ilki cen querubinetic, ceinaren gainean baitzagoen templo-sarcean; eta deithu çuen lihoz jauncia cen guiçona, thinduncia guerrian çuena.
Eta Jaunac erran çaroen: Iragan çaite hiria barna Jerusalemeren erditic, eta horren erdian eguiten diren icigarriqueria guciez auhen eta atsecabetan dauden guiçonen belharretan eguiçu thau baten hatza.
Eta berceei erran çaroeten, nic aditzen nuelaric: Huni jarraiquiz iragan çaitezte hiria gaindi; eta jo çatzue jendeac; çuen beguiac ez betza içan guphide, ez beçaitezte urrical.
Çaharra, muthil eta nescatcha gazte, haur eta emaztequi, oro heriotzez hil çatzue; bainan thaua ikusico dioçuenetaric nihor ez hil; eta has çaitezte ene sainduteguitic. Hasi ciren beraz temploaren aitzinean ciren guiçon-çaharretaric.
Eta ihardetsi çarotan: Israelgo eta Judaco etchearen gaizquia hainitz da handieguia; lurra odolez bethea dago eta hiria bihurriqueriaz; erran dute ecen: Jaunac utzi du lurra, eta Jaunac ez du ikusten.