Eta Jaunac haren escuetara arthiqui cituen Joaquin Judaco erregue eta Jaincoaren etcheco uncietaric pharte; eta Nabucodonosorrec eraman cituen Senaarreco lurrera, bere jaincoaren etchera, eta eçarri cituen bere jaincoaren etcheco kutchateguian.
Eta erreguec eman çaroeten egun bakotcheco bicigarria bere jatecoetaric eta berac edaten çuen arnotic, arren-eta hirur urthez haciac içan ondoan, guero egon citecençat erregueren aitzinean.
Bada, Danielec bere baithan gogoa hartu çuen, etzela lohitu behar erregueren mahaineco jatecoez eta harec edaten çuen arnoaz, eta othoiztu çuen ebaquien buruçaguia utz ceçan kutsutic bere buruaren beguiratzera.
Eta guero beguira dioçute gure beguitharteei eta erregueren jatecotic hazten diren berce guiçon-gazteenei; eta ikusten duçunaren arabera eguinen duçu çure cerbitzariequin.
Hamar egunen buruan berriz, hequien beguitharteac aguertu ciren hobeac eta guicenagoac erregueren jatecotic hazten ciren berce guiçon-gazte gucienac baino.
Jaincoac berriz, guiçon-gazte hequiei eman ciozcaten jaquitatea eta arguitasuna liburu gucietan eta çuhurcian; Danieli aldiz eman cioen ikuspen eta ametsen adigarria.
Eta edocein gauça galda cioçoten çuhurciaren eta adimenduaren gainean, erreguec hequien baithan atzeman çuen hamarretan arguitasun guehiago, bere erreinu gucian cituen azti eta magoetan baino.