Persiarren erreggue Ciroren hirugarren urthean, Danieli, icengoitiaz Baltasarri, aguertua içan citzaioen solas bat, solas eguiazco eta indar handicoa. Eta ardietsi çuen solasa, ecen ikuspenean aditza behar da.
Ez nuen jan goçoa çuen oguiric; eta etzen ez haraguiric ez arnoric ene ahoan sarthu, eta gançugailuz ere ez nincen gançutu, hirur asteetaco egunac bethe arteo.
Eta haren gorphutza crisolita beçalacoa cen, eta haren beguitharteac simistaren itchura çuen, eta haren beguiec argui bicia iduri çuten; eta haren beloec eta beheiti oinetarainocoec cobre kaldatuaren itchura beçala çuten; eta haren hitzetaco minçoac iduri çuen oste baten burrumba.
Bada, nic Danielec bakarric ikusi nuen ikuspena; enequin ciren guiçonec berriz, etzuten ikusi, bainan laztura gaitza jauci citzaioten, eta gordegailu batera ihes eguin çuten.
Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena.
Eta erran içan çarotan: Daniel, lehietaco guiçona, ardietsatzu nic erraten darozquitzudan hitzac, eta çaude xutic; ecen orai çure gana igorria naiz. Eta solas hori erran çarotanean, xutitu nincen ikaran.
Bada Persiarren erresumaco buruçaguiac gogor eguin darot, hogoi eta bat egunez; eta hara Mixel, lehembicico aitzindarietaric bat, ethorri dela ene laguncera; eta ni hor guelditu naiz Persiarren erreguearen aldean.
Eta hara guiçaseme-itchurac uquitu cituela ene ezpainac; eta ahoa idequiz, minçatu nincen, eta ene aldean çagoenari erran nioen: Ene Jauna, çu ikustearequin ene çainec amor eguin dute eta ene baithan ez da indarric batere guelditu.
Eta nola ene Jaunaren cerbitzaria minçaturen ahal da ene Jaunarequin? ecen ez da ene baithan guelditu indarric batere, eta hatsa ere ithotzen hari çait cinçurrean.
Eta erran çarotan: Lehietaco guiçona, ez ici; baquea çuri; indar har çaçu, eta içan çaite hazcar. Eta enequin minço celaric, bizcortu nincen, eta erran naroen: Minça çaite, ene Jauna, ceren hazcartu bainauçu.
Eta ihardetsi çarotan: Ez othe daquiçu certara ethorri naicen çure gana? Eta orai itzulico naiz Persiarren erreguearen contra guducatzera. Ilkitzen nincelaric aguertu çait Greciarren buruçaguia bidean heldu dela.
Gucia gatic eçagutaraciren darotzut cer den xedatua eguiazco iscribuan; eta horietan orotan nihor ez da ene lagunçaile, baicic-ere Mixel, çuen aitzindaria.