Ordu hartan berriz, jaiquico da Mixel, buruçagui handia, çure populuco umeen beguiratzeco dena; eta ethorriren da ordu bat halacoric ez baita içatu jendaquiac içaten hasi diren dembora hartaric hunat. Eta ordu hartan salbaturen da çure populua, liburuan iscribatua atzemanen den gucia.
Arguituac içatu direnec aldiz, distiraturen dute orcico dirdiradurac beçala; eta ceinec-ere çucenaren bidean ibilcen irakatsi baitiote ascori, hainec içarrec beçala dute bethico mendeetan içarniaturen.
Eta aditu nuen lihoz jauncia cen guiçona, hibaico uren gainean xutic çagoena, escu escuina eta ezquerra cerura goitituz eta bethi bici denaz cin eguinez erraten, ephe baten buruan eta bi epheren eta ephe baten erdiaren buruan içanen cela. Eta populu sainduaren baldarna osoqui içanen denean barraiatua, betheco dire hauquiec oro.
Eta hainitzac içanen dire hautatuac, eta xuri eguinac eta suaz beçala frogatuac; eta gaixtaguinac gaixtaquerian harico dire; eta gaixtaguin guciec ez dute adituco; bainan prestuec adituco dute.