«“Garai hartan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia.
Ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonak, bi eskuak jaso eta betikotasunean bizi den Jainkoaren izenean zin egin zuen: “Hiru urte eta erdi iraungo dute gauza hauek. Herri santuaren indar guztia erabat desegingo denean amaituko dira”.
Asko izango dira probatuak, garbituak eta berrituak. Gaiztoek, ulertzeko gauza ez direnez, gaiztakeriak egiten jarraituko dute. Jakintsuek, ordea, dena ulertuko dute.