Nabucodonosor erregueac eguin çuen guiçamolde bat urhezcoa, hirur hogoi beso gora eta sei beso çabal cena; eta eçarri çuen Duraco celhaiean, Babilonaco herrialdean.
Turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica mots gucien otsa adituco duçuen orduan, lurrerat eroriz adora çaçue Nabucodonosor erregueac alchatu duen urhezco guiçamoldea.
Çuc erabaquia eman duçu, oi erregue, guiçon guciac lurrerat erorico cirela adituco çutenean turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica mota gucien otsa, eta adoratuco çutela urhezco guiçamoldea;
Badire beraz Judu guiçon batzu, ceinei eman baitioçute Babilonaco herrialdeco eguitecoen cargua, Sidrac, Misac eta Abdenago; guiçon horiec erdeinatu dute, oi erregue, çure erabaquia; ez dituzte ohoratzen çure jaincoac, eta ez dute adoratzen çuc alchatu duçun urhezco guiçamoldea.
Eta Nabucodonosor erregueac, hunela minçatuz erran çaroeten: Sidrac, Misac eta Abdenago, eguia othe da ez ditutzuela ohoratzen ene jaincoac eta ez duçuela adoratzen nic eçarri dudan guiçamoldea?
Orai beraz ene manuaren bethetzera balin baçaudezte, adituco duçuen beçain sarri turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica nola gucien otsa, lurrerat eror çaitezte, eta adora çaçue nic eguin dudan guiçamoldea; baldin ez baduçue adoratzen ordu berean içanen çarete labe gorritura arthiquiac. Eta cein da jaincoa ene escutic atheraco çaituztetena?
Orduan Nabucodonosor errabiaz bethe cen, eta haren beguitharteco itchura ifrenciatu cen Sidraquen, Misaquen, eta Abdenagoren gainean, eta manatu çuen bero ceçaten labea, berotzen ohi cenetic çazpitan guehiago.
Alabainan erabaqui bidezcoac bethe ditutzu, gure gainera eta gure arbasoen hiri saindu Jerusalemeren gainera jautsaraci ditutzun gaitz gucietan; ecen eguian eta çucembidean erakarri ditutzu hequiec oro gure bekatuen ariaz.
Eta arthiqui gaituçu gure etsai gaixto, guciz tzar eta legue-hausleen escuetara, eta lur guciaren gainean den erregueric makurrenaren eta gaixtoenaren escuetara.
Eta egungo egunean ez da ez buruçagui, ez aitzindari, ez profeta, ez holocausta, ez sacrificio, ez escainça, ez isensu, ez çure aitzinean picainen lekuric,
Nola aharien eta cecenen holocaustan, nola mila bildots guicenen holocaustan, hala eguin bedi egun gure buruen sacrificioa çure aitzinean, içan dadiençat çure gogaraco, ceren ahalcamenduric ez baita çure gaineco sinhestean bici direnençat.
Eta çure cerbitzariei ordu gaitzac erakusten diozcatenac, ahalquetara içan beitez arthiquiac, çure ahal guciaz içan beitez urmariatuac, eta hautsia içan bedi hequien indarra;
Eta labearen erdia eguin çuen ihinz-haiceac ematen bacioen beçala; eta suac etzituen batere uquitu eta etzioten minic eguin, ez-eta den-gutieneco bidegaberic ekarri.
Benedicatua çare, gure arbasoen Jainco Jauna; laudagarria eta ospetsua, eta ororen gainetic goretsia çare mendeetan; benedicatua da çure ospearen icen saindua; laudagarria da eta ororen gainetic goretsia mende gucietan.
Orduan Nabucodonosor erreguea harritu cen, eta brastacoan xutitu cen, eta bere handi-mandiei erran çaroten: Ez ditugu surat arthiqui hirur guiçon estecatuac? Hauquiec erregueri ihardestean, erran cioten: Eguia da, erregue.
Eta ihardetsi eta erran çaroeten: Hara, nic ikusten ditut lau guiçon lokarriric gabe, eta suaren erdian dabilçala, eta andeamenduric batere ez da horietan, eta laugarrenaren itchurac iduri du Jaincoaren semearena.
Orduan Nabucodonosor hurbildu cen labe gorrituaren athera, eta erran çuen: Sidrac, Misac eta Abdenago, Jainco goraren cerbitzariec, ilki çaitezte eta çatozte. Eta berehala Sidrac, Misac eta Abdenago atheratu ciren suaren erditic;
Eta satrapac, cargudunac, juieac eta erresumaco handi-mandiac, bilduac beguira çauden guiçon hequiei, ceren suac etzuen içan hequien gorphutzen gainean deusere indarric, eta hequien buruco ile bat etzen erreric, hequien soinecoec etzuten gambioric, eta suaren usaina bera etzen hequietan iragan.
Orduan, bere baitharic jauciric, Nabucodonosorrec erran çuen: Benedicatua içan bedi horien Jaincoa, erran nahi da Sidraquena, Misaquena eta Abdenagorena, ceinac igorri baitu bere ainguerua eta libratu baititu bere cerbitzariac, hauquiec içan dutelacoz haren baithan sinheste, gogor eguin diotelacoz erregueren hitzari, eta beren gorphutzac eman dituztelacoz, ez cerbitzatzea gatic eta ez adoratzea gatic berce jaincoric batere beren Jaincoa baicic.
Nic eçarri dut beraz erabaqui hau: Edocein populu, leinu eta minçaietaco guiçon, burho bat athiqui duqueena Sidraquen, Misaquen eta Abdenagoren Jaincoaren contra, galdua içan bedi, eta hainaren etchea xahutua, ecen ez da berce Jaincoric hola salba deçaqueenic.
Haren eçagutzariac, ceren handiac baitire, eta haren sendagailac, ceren gaitzac baitire; eta haren erreinua, bethirainoco erreinua da, eta haren ahala guiçaldietaric guiçaldietara hedatzen dena.