Ene aitzinera sar çadien arteo Daniel ene laguna, ceina Baltasar deitzen baita ene Jaincoaren icenaren arabera, eta ceinac bere baithan baitu jainco sainduen izpiritua; eta haren aitzinean erran dut ametsa.
Baltasar, asmaguinen buruçaguia, nola baitaquit nic çure baithan duçula jainco sainduen izpiritua, eta çuretzat ez dela ecin-barrenduzco segreturic; erradaçu cer diren nic ametsetan ikusi ditudan ikuspenac, eta cer erran nahi duten.
Hostoac cituen guciz ederrac, eta fruituz estalia cen; oroc jatecoa aurkitzen çuten hartan; haren azpian egoten ciren aciendac eta lar-abereac, eta haren adarretan çauden ceruco hegastinac, eta hartaric hazten ciren haraguidun guciac.
Hazcarqui oihu eguin çuen eta hunela minçatu cen: Ebacaçue çuhaitza eta motzatzue horren adarrac; iharrosatzue horren hostoac eta barraia fruituac; horren azpian diren abereec ihes eguin beçate, eta adarretaric hegastinac itzur beitez.
Guciagatic, lurrean utzoçuete horren erroei hazteco çaina; burdinazco eta cobrezco lokarriz içan bedi amarratua, bazterretan diren belharren erdian, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin içanen du lurreco belharra bere hazcurri.
Hori beguiraleen erabaquian da manatua, hori da sainduen hitza eta galdea, bicidunec eçagut deçaten arteo Guciz-Gora dela nausi guiçonen erresuman; nahi duenari ematen dioela hura, eta guiçonic aphalena eçarrico duela nahi badu haren gainean erregue.
Orduan Daniel, ceina deitzen baitzuten Baltasar, ixil-ixila abiatu cen bere baithan gogoetaca, oren baten heina beçala; eta bere gogoetec nahasten çuten. Aldiz erreguec erran çaroen: Baltasar, ametsac eta horren arguitzeac ez beçaitzate nahas. Baltasarrec ihardetsi eta erran çuen: Ene Jauna, ametsa gaitzirizcotan çaduzcatenen gainera, eta horren arguitasuna çure etsaien gainera bihur beitez.
Eta haren hostoac guciz ederrac, eta fruituac mulkoca baitziren, eta oroc hartan aurkitzen baitzuten jatecoa, haren azpian egoten cirelaric bazterretaco basabereac, eta haren azpian çaudecelaric ceruco hegastinac;
Erregue, çu çare hura, çu handitu eta orotan nausitu çarena; eta çure handitasuna berhatuz goan da, eta heldu içan da ceruraino, eta çure ahala hedatu içan da lur guciaren bazterretara,
Guero erreguec ikusi duena, beguirale bat, saindu bat jausten cerutic eta erraten: Ebac eta urra çaçue çuhaitza; gucia gatic lurrean utzaçue horren erroco çaina; burdinaz eta cobrez içan bedi amarratua campoco belharretan, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin alha bedi, çazpi ephe horren gainean aida ditecen arteo;
Guiçonen artetic iraiciren çaituzte, eta aciendequin eta basabereequin içanen da çure egoitza, eta idiac beçala janen duçu belharra, eta ceruco ihinçaz bustico çare; çazpi ephe halaber aldatuco dire çure gainean, eçagut deçaçun arteo Guciz-Gora dela guiçonen erresumaren gainean nausi, eta nahi duqueenari ematen duela hura.
Aldiz manatua içan dena, lurrean utzia içan dadiela haren erroetaco çaina, erran nahi da çuhaitzarena; hori da çure erresuma gueldituco çaitzula, eçagutu duqueçun ondoan, ceruticacoa dela ahala.
Eta erraten abiatu cen: Ez othe da hau Babilona handia, nic eguin dudana ene erresumaco jar-lekutzat, ene ahalaren indarrean eta ene ospearen distiragarri?
Eta hitza oraino erregueren ahoan celaric, minço bat jautsi cen cerutic: Nabucodonosor erreguea, hau çaic erraten: Hire erresuma berce baten burura iraganen duc hire ganic.
Eta guiçonen artetic iraiciren haute, eta aciendequin eta basabereequin içanen duc hire egoitza, eta idiac beçala janen duc belharra; eta çazpi ephe aldaturen dituc hire gainean, eçagut deçacan arteo, Guciz-Gora dela guiçonen erresuman nausi, eta berac nahi duenari emanen dioela hura.
Oren berean hitza bethe cen Nabucodonosorren gainean; eta guiçonen artetic iraicia içan cen, eta belharra jan çuen idiac beçala, eta ceruco ihinça çarioen haren gorphutzari, luçatu citzaizquioen arteo ileac arrano-hegatsac beçala eta behatzac hegastinenac iduri.
Egunac iragan ciren ondoan beraz, nic Nabucodonosorrec goititu nituen beguiac cerura, eta bihurtua içan citzaitan adimendua: eta benedicatu nuen Guciz-Gora, eta laudatu eta ospatu nuen bethi eta bethi bici dena, ceren bethirainoco baita haren ahala eta guiçamendeetaric guiçamendeetara hedatzen baita haren erreguetasuna.
Eta lurrean bici diren guciac ezdeusençat iduquiac dire haren aitzinean; ecen bere nahiaren arabera eguiten du, hala ceruco berthuteen gainean, nola lurrean bici direnen gainean; eta ez da haren escuari ihardetsico dioenic, ez-eta erranen dioenic: Certaco eguin duçu hori?
Orduan berean itzuli citzaitan adimendua, eta berriz heldu nincen ene erreguetasuneco ohore eta ospera; eta bihurtu çait lehengo ene itchura; eta handiec eta cargudunec bilhatu naute, eta berriz jarria naiz ene erreguetasunean, eta lehengo handitasuna berhatu çait.
Orai beraz, nic Nabucodonosor erregueac laudatzen, handiesten eta goresten dut ceruco erregue; ceren haren eguinça guciac cinac, haren bide guciac çucenac baitire; eta aphal baitetzazque hampurusquerian dabilçanac.