Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara ahari bat aincira baten aitzinean çagoela; bacituen adar handi batzu, eta bat bercea baino handiagoa eta handituz cihoana cen. Guero
Ikusi nuen aharia, mendebalerat, ipharrerat eta hegoarat adar-ukaldica hari cela; eta basabere guciec ecin cioçoqueten buru eguin, ez-eta haren ganic itzur beren buruac; eta nahi çuena eguin çuen, eta handi bilhacatu cen.
Eta ni erneric nindagoen: hara berriz, ahuncetaricaco aker bat mendebaletic heldu cela lurraren hedadura gucian, eta etzuen uquitzen lurra; bada, akerrac baçuen bi beguien artean adar bat gaitza.
Eta ahariari hurbildu cenean, jauci citzaioen gainera, jo çuen eta hautsi ciozcan bi adarrac, eta ahariac ecin ihardets cioçoqueen; eta lurrerat arthiqui çuenean, osticatu çuen, eta nihorc etzeçaqueen haren azpitic athera.
Akerra berriz, ikaragarri handi eguin cen; eta hala handitu cenean, hautsi cen haren adarra, eta haren azpitic ilki ciren lau adar, ceruco lau haiceetara çaudecenac.
Berriz, indarra emana çaio bethico sacrificioaren contra bekatuen ariaz, eta eguia lurrerat arthiquia içanen da. Eguinen du nahi duena eta ongui atheratuco çaio.
Eta aditu nuen minçatzen sainduetaric bat; eta saindu batec erran çaroen berce minço cen bati, ez daquit ceini: Noiz arteo egonen dire hola ikuspen hau, bethico sacrificioa eta eguin den inconiamenduaren bekatua? noiz arteo oin-petan erabilico dire sainduteguia eta Jaincoaren armada?
Nic berriz, Danielec ikusten nuelaric ikuspen hori, eta bilhatzen nincelaric cer erran nahi çuen, hara guiçon itchura bat beçala jarri cela xutic ene aitzinean.
Eta ethorri cen, eta ni nincen toquiaren ondoan jarri cen; eta ethorri cenean, ahuspez erori nincen ikaran; eta erran çarotan: Adi çaçu, guiçasemea, ceren ephearen buruan betheco baita ikuspen hau.
Eta hequiec erreguinatu ondoan, tzarqueriac berhatu ditazqueenean, jaiquico da erregue bat, beguithartez ahalquegabea eta gauça gordeac aditzen dituena.
Eta haren ahala hazcarturen da, bainan ez haren indarrei esquer: eta sinhets ditaqueenaz gaindi, xahuturen ditu bazter guciac; eta gurenduz goanen da, eta nahi duena eguinen du. Eta hilen ditu hazcarrac eta sainduen populua
Nahi duenaren arabera. Eta haren escuan cimarkua berearequin atheratuco da; eta hantuco çaio bihotza; eta gauça gucien nasaician, hilen ditu asco; eta alchaturen da buruçaguien buruçaguiaren contra; eta guiçonaren escua gabe, lehertua içanen da.
Eta ni Daniel, hiratu eta asco egunez eri egon nincen; eta jaiqui ondoan, eguiten nituen erregueren lanac; eta harritzen nincen ikusipen hortaz; eta nihor etzen horren arguitzeco gai.