Jaunac Oseeren bidez erran cituenen hastapena: eta Jaunac erran cioen Oseeri: Çoaz, har çaçu galduquerietaco emazte bat, eta içan çatzu galduquerietaco haurrac; ceren galduquerian sarthuz, Jauna ganic urrunduren baita lurra.
Eta Gomer içorra guerthatu cen oraino, eta alaba batez erdi cen. Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Urricarigabea; ceren ez bainatzaio guehiago urricalduren Israelgo etcheari, bainan ahanzpenez baitut ahanciren.
Eta Judaco etcheari urricalduren natzaio, eta salbaturen ditut beren Jainco Jaunaz, eta ez arrambelaz, ezpataz eta guerlaz, ez-etare çaldiez eta çaldizcoez.
Eta Israelgo umeen nombrea içanen da itsasoco legarra beçala, ceina ez baititaque ez neurt, ez konda. Eta non-ere erran baitzaiote: Etzarete çuec ene populua; erranen çaiote: Jainco bici aren umeac çarete.
Eta Judaco eta Israelgo umeac batera bilduren dire; eta beren gainean buruçagui bakar bat eçarriren dute, eta lurretic alchaturen dire; ceren handia baita Jezrahelgo eguna.