Haicez hazten da Efraim, eta beroari darraiquio; egun gucian gueçurrac eta desmasiac ditu murrucatzen; Asiriarrequin patu eguin du, eta Eguiptora eramaten çuen olioa.
Eta aingueruari nausitu citzaion, eta gaina hartu cioen: guero nigar eguin çuen eta oithoiztu çuen benedica ceçan: Bethelen aurkitu çuen, eta han minçatu cen gurequin.
Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat.
Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean.