Eta orai bekatua bekatuaren gainera eguin dute, eta beren cilharrarequin urthu dute idolen itchuraco molde bat, gucia oficialeen lana: eta populuari erraten diote: Aratche-adoratzaileac, imola çatzue guiçonac.
Hargatic içanen dire goiceco lanhoaren eta goicean sunsitzen den ihinçaren idurico; xirimolac larrainetic eramaten duen herrautsaren, eta kecilhotic daraman kearen pare.
Ni naiz ordean çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; eta nitaz berce Jaincoric ez duçu eçaguturen, eta salbatzaileric nitaz landan ez da.
Goanen natzaiote, umeac galdu dituen harz ama iduri; eta phorroscaturen diozcatet guibel-erraiac; eta iretsiren ditut lehoinac beçala, eta basabereec çathicaturen dituzte.
Non da çure erregue? garaitiarqui orai çure hiri guciequin salba beçaitza; non dire çure juieac, ceinetaz erran baituçu: Erregue bat eta aitzindariac igutzu?
Herioaren escutic atheraturen ditut; heriotzetic berrerosiren ditut. Oi herioa, ni içanen nauc hire heriotzea; oi ifernua, ni içanen nauc hire asiquia: bainan goçacaria oraino ene beguietaric gordea dago.
Ecen berac berezten ditu anaiac beren artean. Jaunac erakarriren du, mortutic içanen den haice erregarria; eta idorturen ditu haren çainac eta agorturen haren ithurriac, eta berac larruturen du haren unci balios gucien bildeguia.